logo

       PROIEKTUA


      Ikastetxera sartu berri zareten familioi, SUMMA Aldapeta Ikastetxeak uniformeen bidez aurrera daraman antolamenduaren eta elkarlanaren berri eman nahi dizuegu.


      Respuestas Solidarias Garapen Lankidetzarako GKE da, eta pobrezian dauden pertsonen bizi maila hobetzea du helburu. Hori lortze aldera, Respuestas Solidarias-ek fabrikak ipintzen ditu abian eremu txiroetan eta leku hauetan landutako produktuak Europan merkaturatzen. Modu horretan lortzen ditu aipatu proiektuak eta ekoizpen proiektu berriak garatzeko diru funtsak.


      SUMM Aldapetako uniformeak Tayta tailerrean egiten dira, zeina El Callaoko Santa Rosa izeneko giza kokagunean baitago, Perun hain zuzen. Fabrika horretan lan merkatura nekez sar daitezkeen 20 pertsonek egiten dute lan. Zuei esker, familia hauek dirua jasotzen dute bizirik irauteko eta, are garrantzitsuago, euren seme-alabek ikasi eta etorkizun duina izateko aukera izan dezaten.


       UNIFORMEAREN ERABILERA HHn


      Haur Hezkuntzan, ikasleek SUMMA Aldapetako txandala erabili behar dute Ikastetxera joateko, eta, 1 urteko gelan izan ezik, bata ere bai.


   On-line salmenta

       UNIFORMEAREN ERABILERA LHn ETA BESTE ETAPETAN


      Lehen Hezkuntzan eskolako txandalaren erabilera derrigorrezkoa da gorputz hezkuntzako eskoletan, baita txangoetan eta eskolako festetan ere. Eskolako arroparen erabilera maila guztietan gomendatzen dugu.


   On-line salmenta



Ikasturtean zehar, respuestas solidarias-en estekan, posible izango da uniformeak ikastetxeko webgunearen bidez (www.summa-aldapeta.com) erostea; baita ikastetxean bertan astelehena 16:45etik 17:45era, Chaminade Eraikinean.