logo

Haurtxoko


Ikastetxeak haurrak zaintzeko zerbitzua dauka (Haurtxoko) 7:30etik 9:00etara eta 16:30etik 17:30era, 8:30etik 9:00etara eta 16:30etik 17:00etara doako izango da.


Nori dago zuzendua? Arrazoi bereziren bat dela eta haurrak ikastetxean klaseak hasi aurretik edota ondoren utzi behar dituzten familiei.


Jangela


Ikastetxean bertan sukaldea eta jangela handi bat dauzkagu. Gure menuak ikasleen beharretara egokiturik daude.


Guraso eskola


Guraso elkartearekin batera antolatuta, formazio hitzaldiak eskaintzen dira.


Orientabide departamentua


Arazoren bat antzeman, diagnostikatu, gomendioak eman, esku hartu edota arreta berezi bat eman ahal izateko, gaian adituak direnez osatutako psikopedagogiako kabinetea dugu. Talde honen eguneroko presentzia eta gertutasunak komunikazioa, elkarrizketa, hartu-emana, koordinazioa, ekintza bateratuak eta, batik bat, neska-mutil bakoitzaren beharretara zuzendutako arreta errazten ditu.


Kanpo-ekintzen departamentua


Dantza eta erritmoa.


Gorputz adierazpena.


Orfeoiaren musika tailerra.


Kirol aurreko jarduerak.


Aloha.