Gipuzkoako Elizaren deiari erantzuna ematen dion itunpeko Ikastetxea gara; erantzun hori irakaskuntzan diharduten hiru kongregazio erlijiosoren indarrak eta hezkuntza-tradizioa batuz ematen da, hala nola, ODN, FMI eta SM kongregazioenak.


      Gure eskaintza urtebeteko haurretatik hasi eta 2. Batxilergora bitarteko ikasketak egiten dituzten neska-mutikoei dago zuzendua. Gure jardunaren ardatza kalitatezko hezkuntza da, kristau ikuspegitik gauzatzen dena, garai berrietara egokitua, eleanitza, norbanakoarekiko arreta biziki zaintzen duena eta curriculumaz kanpoko eskaintza zabala duena, hartara gure ikasleak etorkizuneko gizartean egoki txerta daitezen. Egiteko hori familiarekin eta gizartearekin partekatzen dugu.


      Jatorrizko zentroen indarguneak bitarteko, gure Ikastetxe berriak berritze egiturazko, fisiko eta antolaketazkoak baliatzen ditu euren bidez berriztatze didaktiko eta pedagogikoari indar berria emateko.


       Etorkizuna daukan Ikastetxea sortu nahi dugu, indarrak eta karismak bilduz, berritze eta moldatzea ikur dituen heziketa gauzatuz donostiar hezkuntzaren zerbitzura egongo dena.

       Besterentzat eredu izango den kalitatezko Ikastetxea izan nahi dugu: berritua eta sendoa, bikaintasunean eta kudeaketan konprometitua dagoen langileria duena, metodologia aurreratu eta berritzaileduna, proiektu erakargarriduna, unean uneko eskakizunei erantzungo diena, eta ekintza pastoral gertuko eta erakargarri baten bidez kristau bizitzaren indarberritzean lagungarri izango dena.

       Hezkuntza-eskaintza zabala plazaratu ahal izango duen Ikastetxea izan nahi dugu, beti ere familiartekotasunari eta ikaslearen arreta pertsonalizatuari eutsiz.

       Hezkuntza-jarduna eskola-gunera eta eskola-unera mugatua izango ez duen Ikastetxea izan nahi dugu.

       Hizkuntza eta kultura aniztasuna onartu eta elementu garrantzitsutzat dituen Ikastetxea izan nahi dugu, hirueletasuna, laugarren hizkuntza bat ere ikasteko aukerarekin batera, ardatz nagusi izango duena, beti ere gure lurreko kulturaren ezagutza eta bizipena bereziki sustatuz.

 

       Hezkuntza-nortasun kristau eta elizkoia, Andre Maria ardatz duena.

       Indar-baturaren ondorio den batasuna.

       Historia eta eskarmentua.

       Hezkuntza integrala. Gizabanakoaren dimentsio guztien lanketa.

       Arreta pertsonala eta aniztasunaren trataera.

       Hizkuntza eta kultura aniztasuna.

       Giro gertuko eta familiartekoa.

       Fedea-kultura elkarrizketa.

       Adimenaren eta bihotzaren heziketa.

       Gure ikasleei prestakuntza akademiko ona eskura jartzen dien kalitatezko hezkuntza.

       Gelaz haratago doan hezkuntza.

       Beteginik, konprometiturik eta ilusioz gainezka dagoen hezkuntza-elkartea.

       Bizitza, barnetasuna, askatasuna, barkamena, ardura, justizia, bakea, egia, elkartasuna, pentsamendu kritikoa, ahalegina, diziplina pertsonala, harremanetarako gaitasuna, hezkuntza giroa, kontzientzia ekologikoa, alaitasuna eta itxaropena.