logo

Summa Aldapeta ikastetxearen hezkuntza proiektua, pertsonarekiko eta bizitzarekiko kristau ikuspegian dago oinarrituta. Bere ikasleak ebanjelioaren baloreetan oinarrituta hezi nahi ditu.


Gure proposamenaren oinarriak Nazaret-eko Jesusen pertsona eta mezua dira. Mariak, Haren lehen jarraitzaileak,nortasuna eta izena ematen dizkio proiektuari.


Ikastetxeak fedea, kultura eta bizitzaren arteko elkarrizketa bultzatzen du, osoa den giroa eta hezkuntza bultzatuz,arlo izpiritualak ere toki nagusia betetzen duelarik.


Gure Pastoraltzak honako ezaugarriak izan ditzan nahi dugu:

                 • Gizakiaz, gizabanakoaz arduratzen dena.

                 • Lengoaia ulergarria darabilena.

                 • Erantzunak soilik eman beharrean galderak ere pizten dituena.

                 • Gauza berriak ezagutu eta garatzeko, barnetasunetik eta besterekiko harremanetik bizi ahal izateko                     tresnak bematen dituena.

                 • Jainko-esperientzia izaten laguntzen duena.


      Blog SUMMA Aldapeta Mendi Elkartea

      Web SUMMA Aldapeta Mendi Elkartea