logo

      Eskaintza akademiko nagusia: KALITATEZKO HEZKUNTZA INTEGRALA.


      Helburu nagusia: nerabeari bere nortasunaren oinarriak modu sendoan eraiki ditzan laguntzea.


      Gure eskaintzaren ezaugarri nagusiak:


                      Ikaslea, gure jardunaren ardatz nagusia.

                      Ikaslea eta bere familiaganako tratu gertuko eta bakarkakoa.

                      Hezitzaile talde konprometitu, prestatu eta ilusioz betea.

                      Formazio akademiko eta pertsonal sendoa.

                      Kristau baloreetan oinarritutako eta garaian garaira egokitutako heziketa.

                      Heziketa hirueleduna (laugarren hizkuntza bat lantzeko aukera ere bai).

                      Hizkuntza eta maila desberdinetako titulu ofizialei begirako prestakuntza.

                      Aukerako ikasgaien eskaintza zabala.

                      Orientabide zerbitzua.

                      Eskolaz kanpoko ekintzen eskaintza oparoa.

      Oinarri horretatik abiatuta, Summa Aldapetako DBHtik lortu nahi duguna ondoko hauxe da, hala nola, ikasleari ahalik eta heziketarik osoena eskaintzea, hartara maila pertsonalean, akademikoan zein profesionalean izango dituen etorkizuneko asmo eta erronkei egoki erantzuteko modua izan dezan.


HIZKUNTZAK


2.zikloan zehar (3. eta 4. mailak), Euskarako eta Ingeleseko eskolak, ikasketa hobetzeko, mailaren arabera eta talde murritzetan ematen dira. Horrez gainera, Hizkuntzen Trataera Bateratua izeneko proiektua ari da garatzen.

Frantsesa eta Alemana hautazko ikasgaiak dira.

Ikasleak dagozkien titulu ofizialetara aurkez daitezen animatzen ditugu. Gainera, ingelesaren kasuan, ikastetxean bertan egin litezke Cambridge-ko Unibertsitateak ematen dituen titulu ofizialak lortzeko probak.