logo


MCM-n bezala inon ere ez: ELKARREKIN HOBETO IKASTEN DUGU.

      MCM batxilergoak ikasleari bere etorkizuneko ikasketak berme osoz gauzatzeko beharrezkoa den eskaintza akademiko zabal eta kalitatezkoa jartzen dio eskura. Hainbat arrazoi daude MCM-n batxilergoa ikastea berezi egiten dutenak:


1. BERMEA, MCM osatzen duten bi kongregazioen, hala nola, Marianisten eta Mariaren Lagundiaren hezkuntza arloko eskarmentu oparoaren eskutik datorrena. Bi ikastetxeen artean 266 urte baino gehiagoko hezkuntza esperientzia biltzen dute.

2. BOKAZIOA ETA DEDIKAZIOA: bai marianistek eta bai Mariaren Lagundiko erlijiosoek, Ebanjelioren baloreetan oinarritutako heziketa eta neska-mutikoenganako dedikazioa izan dituzte urte luzetan zehar jardunbide nagusi. Izpiritu hori bera dute oinarrian MCMko Hezkuntza Elkartea osatzen duten sekular guztiek ere.

3. SOZIALIZAZIOA ETA AUTONOMIA: ikasle bakoitza bakarra dela eta ezagutza pertsonala merezi duela jakinik, MCM Donostiako ikastetxe desberdinetatik datozen ikasleen bilgune izatea oso lagungarri da ikasle horien beren autonomia eta sozializazio prozesuan.

4. ESKAINTZA AKADEMIKO ZABALA: MCMra etortzen den ikasle kopuru zabalak, hainbat ibilbide akademiko eskaintzeko aukera ematen dio ikastetxeari, tartean eskaera handia izaten ari den goi mailako heziketa zikloetara egokitutako ibilbidea dagoelarik.

5. HIZKUNTZAK: MCM-n Euskara eta Ingelesa ikasgaiak mailaka eta talde txikitan irakasten dira, ikasleak modu eraginkorrean barnera ditzan. Goi mailako ikasleak Euskaran EGA azterketara eta Ingelesean Cambridge-ko Unibertsitateko FIRST eta ADVANCED azterketetara aurkezten dira. Ingeleseko azterketak ikastetxean bertan egiten dira. MCM-n, gainera, bada ALEMANIERA atzerriko hizkuntza gisara ikasteko aukera. FRANTSESA ere eskaintzen da.Gainera, Alemaniera maila altuko ikasleek prestaketa ordu bat daukate astean Goethe Zertifikat B2 lortzeko. Azkenik Mundu Garaikideko Zientziak ikasgaia euskaraz ikasteko aukera dute gure ikasleek.

6. IKASKETA GIROA: Berebiziko garrantzia dauka MCM-n gure ikasleen formaziorako oso lagungarri den ikasketa giroaren zainketak. Hainbat arlori eskaintzen zaie arreta berezia ikasketa giro hori ahalik eta egokiena izan dadin, hala nola, puntualtasunari, elkarrenganako errespetuari, txukuntasunari, ikasgelara bertaratzearen kontrolari, ikasketa gelari, teknologia berrien erabilerari, eta beste hainbati.

7. HARATAGO: MCM batxilergoak, arlo akademikoaz haratago askoz ere ekintza gehiago eskaintzen ditu:

                      Elkarbizitzak.

                      Ikasketa amaierako bidaia Parisa.

                      Anoetako Belodromoko atletismo jardunaldia.

                      Natura gelak.

                      Ikastetxeko aldizkaria.

                      Mendi taldea.

                      Gabonetako eta udako kanpaldiak Pirinioetan.

                      2. batxilergoko ikasleen danborrada.

                      Elkartasun kanpainak.

                      Orientabide ekintzak.

                      Gabonetako jaialdia.

                     ...