logo

      Gure hezkuntza jardueraren muina ikaslea da. Ikasleari bere nortasuna modu sendoan eraiki dezan behar dituen tresnak eskaini nahi dizkiogu gure lanaren bidez, emozio zein intelektual arloan dituen gaitasun guztiak garatzen lagunduz, eta bereziki autonomia pertsonalaren eta sozializazioaren garapenari erreparatuz.


      Neska-mutikoak ikastetxean pozik eta gustura egotea bilatzen dugu, taldean erabat txertatzea, eta ikastetxearen berezko izaeran oinarritutako kristau heziketa jasoaz, funtsezko hainbat balore bereganatu eta barneratzea, hala nola, errespetua, tolerantzia, aniztasuna eta elkartasuna


      Helburu horiek guztiak erdietsi ahal izateko, espazio desberdinetan hainbat arlo lantzen ditugu, hots, sormena, joko sinbolikoa edota mugimendu-eremua, besteren artean. Ikaste prozesua bizipenetan eta jolasetan dago oinarritua


      Laburbilduz, gure hezkuntza jardueraren helburu nagusia, arlo guztietan gizakiaren heziketa progresibo eta osoa lortzea da.