logo


2016 - 17 Ikasturtea

Aurten ere, DBHko 4. mailako ikasleek egun ahaztezinak igaro dituzte Valentzian

Aurten ere, DBHko 4. mailako ikasleek egun ahaztezinak igaro dituzte Valentzian. Ziur aski, hauxe izan da ikastetxeko lagun eta ikaskideekin eginiko lehenengo irtenaldietako bat, eta horrek are eta bereziago egiten du.

Asteartean, martxoak 7, hiru autobusetan ekin genion bidaiari. Argiaren eta laranja lorearen hira zen gure helmuga. Teruelen egin genuen estraineko geldialdia, bertan hiriko arte mudejar bikaina ikusi genuelarik. Toricoaren plazari argazki eta guzti. Jabetu ziren zergatik daraman txikigarria izenak.

Serranosko dorreak azaldu ziren arratsaldean. Abian zen denontzat bidaia. Asteazkenean, izurdeen eta belugen ikuskizunak guztiok asetu gintuen. Ostegunean, Ferran Benavent, gure lagun Vicenteren aita, Maite eta Nerea izan ziren gure gidariak. Eurekin murgildu ginen antzinako Valentzian. Modu horretan, euren azalpenen harira, ezin hobeto ezagutu genituen Serranosko dorreak, katedrala eta lonja itzela. Eta goizari amaiera emateko, bost minutuko bolbora eta zarata festa: ikaragarria. Valentziako paella famatua jan ostean, lasai eta bare-bare dastatu ahal izan genuen albuferaren handitasuna, Toneten txalupei esker.



Bidaia bukatzen ari zen, baina oraindik Pilarko basilikan zain genituen Francisco de Goyaren freskoak. Urtero gurekin doazen hiru gidariek berehala erakarri zuten denon edo ia denon arreta, eta ordu erdiko ibilbide aberatsa eskaini ziguten. Ostirala, martxoak 10, 20:00. Abiapuntuan amaitu da bidaia. Seme-alaben eta gurasoen arteko topaketa ikastetxeko aparkalekuan: besarkadak eta irribarre bat. Irribarre hori, nola ez, eurekin izango dute lau egun ahaztezinak oroitzean.


DBH 3ko ikasleek lehiaketa-kartelen

DBH 3ko ikasleek lehiaketa-kartelen ideia landu dute. Aurrez ezarritako gaien inguruan, klase guztietako taldeek (3-4 ikasleez osatutakoak) kolorea, konposizioa eta bereziki, formatu haundiko marrazkia landu dute. Hiru orduko epean ideia landu behar izan dute, haren bozetua egin eta baita koloreztatzea ere. Hau dena beheko solairuko korridorean erakusten diren karteletan gauzatu da.

Zinemaldia, Jazzaldia, Musika Hamabostaldia, Danborrada, Estropadak, Su Artifizial-Lehiaketa eta Aste Nagusia izan dira aukeratutako gaiak.

Gonbidatuak zaudete erakusketara. Goza dezazuela espero dut!


Hiri artea

Lehen ebaluazioan egindako hiri-arteari buruzko lanaren ildotik, 4. DBHeko ikasleek ikastetxearen arkitekturarekiko interakzio proiektu desberdinak egin zituzten. Ikastetxearen espazio arkitektoniko desberdinetako argazki batzuk erraztu ondoren, ikasleen esku-hartzerik onenak paretara eramatea helburu hartu genuen. Hiri-arte artista gisa (Marlon de Azambuja-ren lana aztertua genuen, beste batzuen artean), Plastika, Ikusi eta Ikus-entzunezkoen heziketa irakasgaiaren taldeak era bikainean lan egin du otsailaren 10aren jardunaldian. Irudiak ikusi besterik ez dago!

Proiektua erabateko arrakasta izan da eta ikastetxearen paretak eta eskailerak orain askoz koloretsuago eta kreatiboago ikus daitezke. Mila esker guztiei zuen parte hartzeagatik!


Donostiako kultur ekitaldien kartel leihaketa Summan

Euskararen eguna ospatzeko 1. DBH C eta D gelako ikasleek kartel polit eta interesgarri hauek egin dituzte. Chaminadeko 2. pisuan eskegi dituzte denok irakurri ahal izateko. Animatu eta etorri ikustera!


Euskararen eguna: 1. DBH-HH kantaldia

Euskararen eguna ospatzeko 1. DBHko ikasleek abenduaren 9an kantaldi xume bat eskaini zieten HHko ikasleei Lestonacen. Amaia Intxausti (Euskara irakaslea) eta Carmiña Dovale (Musika irakaslea) ekitaldi honen bihotzak izan dira, tutoreak haien laguntzaileak eta 1. DBHko 129 ikasleak gure kantariak. Aupa neska-mutilak!


2. DBHko ikasleek Donostiako CEIT bisitatu dute

Aste honetan zehar 2. DBHko ikasleek Donostiako CEIT bisitatu dute. Bertan laborategiak eta han egiten den lana ezagutu dute. Ea gure ikasleak etorkizunerako ikerlariak izan daitezkeen!


1.DBH-ko hasierako irteera: EKAINBERRI

Kaixo! 1 DBHko ikasleak gara. Irailaren 30ean Ekainberriko kobazuloetara joan ginen. Inguruko paisaia oso polita zen. Haitzuloen erreplika zertxobait faltsua zen baina ehizan oso ondo pasa genuen, aurpegia ere margotu ziguten. Etorri Ekainberrira!


2.DBH-ko hasierako irteera: SARA eta ZUGARRAMURDI

Joan den ostiralean DBH 2. mailako ikasleok Sarara eta Zugarramurdira joan ginen. Hantxe kobazuloak bisitatu genituen eta gauza asko ikasi genituen. Eta saguzaharrak ere ikusi!!!


2nd Year Secundary School trips start: SARA and ZUGARRAMURDI

After visiting the amazing caves in Sara, we had lunch in Zugarramurdi and we played games such as "the water war". It was a very funny trip!



2015 - 16 Ikasturtea


1. DBH Aralarrerako erromesaldia

Maiatzaren 13an Pastoral taldeak antolatutako erromesaldian 1. DBHko ikasleek eta tutoreek Aralar Santutegia bisitatu zuten eta Ama Birjinaren ohorean ospakizuna egin zuten.


1. DBH E: "Puntako Puntua" Lehiaketaren irabazleak!!!

Ikasturte honetan euskararen erabileraren lehiaketak irabazle eztabaidaezinak ditu: 1. DBH E gelako ikasleak! Hiru ebaluazioetan garaileak izan dira; sinestezina!

Horregatik aurreko ostiralean merezitako saria jaso zuten: hondartzara joatea.


Gorputz geometrikoekin egindako eskulturak

Aste Santu honetan DBH4.E ko ikasleek, gure Matematikako irakasleak esanda, eskola berriko atarian jartzeko eskultura batzuk egin genituen. Hasieran, ez genekien oso ondo nola hasi baina ikastetxeko gaiak hartuta, gure bozetoak egiten hasi ginen.

Lehenik eta behin, hauen tamaina eta forma erabaki behar genuen eta, hori jakin ondoren, azalerak eta bolumenak atera genituen. Honekin, eskalan egindako figurak eraiki genituen. Gero, benetako eskuktura zertaz eginda nahi genuen erabaki behar zen eta horrekin materialen eta 1:1 eskalan eraikitzeko eskulanaren prezioa kalkulatu. Azkenik gela osoaren aurrean aurkeztu genituen eta gehien gustatu zitzaiguna aukeratu genuen.

Hau benetan oso esperientzia ona izan dela iruditu zaigu guztioi eta gauza desberdinak ikasi ditugu: materialen eta eskulanaren prezioak, klasean ikasitakoa adibide erreal batean aplikatzea eta ordenagailuan 3D irudiak marraztea. Batera lan polita izan da eta oso entretenigarria eta nahiz eta batzuk traba batzuk izan, ikusgarriak geratu zaizkigu maketa guztiak.


Bidaia ahaztezina Valentziara (DBH4)

Aurten ere, DBHko 4. mailako ikasleek egun ahaztezinak igaro dituzte Valentzian. Ziur aski, hauxe izan da ikastetxeko lagun eta ikaskideekin eginiko lehenengo irtenaldietako bat, eta horrek are eta bereziago egiten du.

Asteartean, martxoak 1, hiru autobusetan ekin genion bidaiari. Argiaren eta laranja lorearen hiria zen gure helmuga. Teruelen egin genuen lehen geldialdia, bertan hiriko mudejar arte bikaina ikusi genuelarik, Toricoaren plazari ateratako argazki eta guzti. Ongi jabetu ziren zergatik daraman txikigarria izenak.

Serranosko dorreak azaldu ziren arratsaldean. Abian zen denontzat bidaia. Asteazkenean, izurdeen eta belugen ikuskizunak guztiok ase gintuen. Ostegunean, Ferran Benavent, gure lagun Vicenteren aita, eta haren lankide Ricardo Gorgues izan ziren gure gidariak. Eurekin antzinako Valentzian murgildu ginen. Modu horretan, euren azalpenen harira, ezin hobeto ezagutu genituen Serranosko dorreak, katedrala eta lonja itzela. Eta goizari amaiera emateko, bost minutuko bolbora eta zarata festa: ikaragarria. Valentziako paella famatua jan ostean, lasai eta bare-bare dastatu ahal izan genuen Albuferaren handitasuna, Toneten txalupei esker.





Bidaia bukatzen ari zen, baina oraindik Pilarko basilikan zain genituen Francisco de Goyaren freskoak. Urtero gurekin doazen hiru gidariek berehala erakarri zuten denon edo ia denon arreta, eta ordu erdiko ibilbide aberatsa eskaini ziguten.

Ostirala, martxoak 4, 19:30ak. Abiapuntuan amaitu da bidaia. Seme-alaben eta gurasoen arteko topaketa ikastetxeko aparkalekuan: besarkadak eta irribarre bat. Irribarre hori, nola ez, eurekin izango dute lau egun ahaztezinak oroitzean.


Organoa ezagutu eta gozatuz Fernando Gonzaloren eskutik (DBH 3)

Otsailean, 3. DBHko ikasleok Donostiako organista den Fernando Gonzalorekin bi ordu pasatzeko aukera aparta izan dugu. Ikastaroak bi atal izan ditu, bata teorikoa eta bestea praktikoa.

Lehen saioan, Fernandok organoaren historia kontatu digu, bere funtzionamendua azalduz; powert pointaren laguntzaz eta bere kontatzeko modu bereziaz, instrumentu hau gure egiten ere saiatu da. Asko gustatu zaigu musika tresna honi buruz hitz egiten hasteko modua. Bere lehenengo hitzek bi zentzuetan egin diote erreferentzia organoaren handitasunari , eta hauxe oso burutsua iruditu zaigu. Denak oso erne egon gara, eta honek argi erakusten du oso nabaria dela azalpenak ematen dituenak azalpen horiekin gozatu eta gozarazi egiten duela.

Bigarren zatia, praktikoa, organoa dagoen tokian egin da, hau da, ikastetxeko elizan. Teklak jo ahala barneko piezak nola mugitzen diren ikusteko zortea izan dugu. Fernandok ulertarazi egin digu zeinen zaila den organoa jotzea. Onena, hala ere, eskuak eta oinak, biak batera erabiliz jo duenean etorri da.

Bi ordu zoragarri, zalantzarik gabe.



Goiz pasa 1.DBH-ko ikasleekin Zientzia Museoan

Urtarrilaren 12 eta 13-an 1. DBH -ko taldeok Eureka! Zientzia museora bisita egin genuen. Behin hara joanda, hainbat gauza egin genituen, hala nola, bata zuriak jantzi eta mikroskopioak nola erabiltzen diren ikasi, guk prestatutako mustratan animalia eta landare zelulak ikusi, museoko truku optiko onenez gozatu, ispiluen labirintoan barneratuta ibli... Amaitzeko, gure zerua aztertu genuen planetarioko sofa erosoetan eta baita konstelazio ezagunenez gozatu ere. Esperientzia gogoangarria izan zen inondik ere!




Joseina Etxeberria Gazteako esataria gurean

Gazteako esatari ezaguna da Joseina Etxeberria. Horrez gainera, gure ikastetxeko ikasle baten aita ere bai. Azken urteotan bezala aurten ere bere burua gustura asko eskaini du gurera etorri, eta euskarari, bere buruari eta bere ogibideari buruzko azalpenak emateko. Gure gonbidatua ongi baino hobeto ezagutzeko balio izan zuen elkarrizketa landua egin zioten DBH 1eko Maddi Sagües eta Juan Canok. Horrez gainera, saioan zehar Joseinak ahozabalik utzi zituen ikasle guztiak egun horretarako espresuki prestatu zituen musika tresna guztiak martxan jarriz bere eguneroko irrati lanaren agerraldia egin zienean. Txalo zaparrada handi batez, eta berriz ere errepikatzeko gogoz esan zioten agur ikasleek Joseina Etxeberriari. Eskerrik asko, Joseina!



Euskara eguna

Euskararen eguna ospatzeko, 1. eta 2. DBHko ikasleek leloen txapelketan parte hartu zuten. Ikasle guztiek egin zuten eta lelo izugarri politak egin zituzten. Denoi, eskerrik asko parte hartzeagatik eta Euskara zein informatika irakasleei ikasleak animatzeagatik. Aurtengo irabazlea 1. DBHko Leire Fernández izan da. Berak asmatutako leloaz baliatuz, "Gorria, txuria, berdea... euskara beti gurea", batxilergoko ikasleek informatika gelan zenbait kartel diseinatu dituzte. Zorionak!



1. DBH Puntako puntua

Hementxe daude gure irabazleak! Meritu handiz 1. DBH E gelako ikasleek 1. ebaluazioan Puntako Puntua txapelketa irabazi dute eta sariaz ere disfrutatu. Merendolaaaaa patioan! Zorionak!



DBH4ko ikasleak Zientzia Astean

Urtero bezala, 4. DBHko gure ikasleek gozatu ederra hartu dute aurtengo Zientzia Astean.
San Telmo Museoan stand batzuk jarri dituzte EHUko hainbat Fakultatek, eta hantxe izan gara. Bertan, ikerketa oso interesgarri eta berriei buruzko informazioa lortu dute, hala nola, lebitatzaile magnetikoa, energia berriztagarriak, 3D inprimatzailea, kimika, psikobiologia, robotika eta nanoteknologia arloei buruzkoa.



Ikasturte hasierako irteera

Joan den urriaren 2an DBH eta Batxilergoko ikasle zein irakasleok urte hasierako txangoa egin genuen. Gure inguruko hainbat toki interesgarri bisitatu genituen, hala nola, Ekaingo kobazuloa (DBH1), Sara eta Zugarramurdiko kobazuloak (DBH2), Gasteiz (DBH 3), Iruñea (DBH 4), Bertiz (MCM 1) eta Lizarra (MCM 2). Egun borobila izan zen; toki horietako bakoitzak duen interes berezia ederki barneratu eta gozatu genuen guztiok. Horrez gainera, lagunarte bikainean burutu zen egun hura SUMMA Aldapetako ikasle eta irakasleen arteko harremana sendotzeko lagungarri izan zen.










DBH: Erromesaldiak

1. DBH: Astelehenean, maiatzak 11, DBHko 1. mailako ikasleok autobusez Guadalupe Santutegira joan ginen, Hondarribiara hain zuzen. Lanbroa zela-eta, ezin izan genuen Jaizkibelen barrena jaitsi. Hamaiketakoa jan, argazkiak atera eta elizara joan ginen. Bertan otoitz egin eta hainbat eskaintza egin genituen, gela bakoitzak bana. Beranduago, hamaiketakoaren zelai berean bazkaldu genuen, basoan eta inguruetan jolastu eta ikastetxera itzuli ginen 16:00etan. Itzel pasa genuen. Ea laster bueltatzen garen!


2. DBH:
Asteazken goizean, hilak 13, DBHko 2. mailako ikasleok gelaka joan ginen erromes Lourdes Txikira. Kontxa eta Ondarretan barrena, Igeldora igo eta Lourdes Txikiko leizera heldu ginen. Han une ezin bereziagoa bizitzeko parada izan genuen. Mariaren eskuetan utzi genituen gure eskaerak, eta Jainkoari eskerrak eman genizkion BERAK egunetik egunera ematen digun guztiagatik. Ondoren ikastetxera itzuli ginen ikaskide eta tutoreen arteko bizikidetzaz gozatuz.



3. eta 4. DBH:
DBHko 3. eta 4. mailako ikasleek, joan den maiatzaren 14an, euren erromesaldi propioa gauzatu zuten arratsaldean. Gelaka, kaian dagoen San Pedro elizara joan ziren, bertako Karmengo amaren irudia ikustera. Arrantzaleen zaindariarengana. Leku berezia benetan, Gutxik izaten du bertara sartzeko aukera. Gelek euren eskaintzak, eskaerak eta eskertzak aurkeztu zituzten, giro bikain bezain baitakoan egin ere. Izan ere, Mariak Jesusengana hurbiltzeko bide ematen baitigu, eta HARI esker, Jainkoarekin topo egin dezakegu.


Integrate, Integrating

Hemen, DBH3ko ikasleek Gizarte eta Ingeles ikasgaietan errepasoan elkarlanean egindako flyers-ak ikus daitezke.



Arditurriko meategiei egin genien bisita, Oiartzunen hain zuzen

Joan den asteazkenean, apirilak 22, DBHko 4. A eta Bko eta Batxilergoko Latineko ikasleok Arditurriko meategiei egin genien bisita, Oiartzunen hain zuzen. Alde batetik, bertatik bertara ikusi nahi genituen injinerutza erromatarrak gure lurraldean utzitako seinaleak, eta, beste alde batetik, ikasi ere zergatik eta zein modutan ateratzen zuten zilarra gure mendietan. Bisita motza bezain interesgarria izan zen. Gainerako tartean Aiako Harrietako izadiaz eta bista paregabeaz gozatzeko parada izan genuen.




Gogo Jardunak

Otsailean eta martxoan zehar, lau txandatan, Bigarren Hezkuntzako 4. mailako 100 ikaslek baino gehiagok aukera izan dute Gogo Jardunez gozatzeko. Pastoral Taldea izan dute lagun, eta egun eta erdiz egon dira Gurutzeko Alaben Irungo Egiluze etxean. Egun eta erdiz, beraz, parada izan dute gure gazteek Jaunarekin elkartasun “bizipena” gauzatzeko. Talde dinamika, jolasak, zineforuma, eukaristia, e.a. egin ostean, esan liteke une ederra pasa dutela. Bizi duten etapa garrantzitsuan, espero dugu une horrek gure ikasleengan eragin izana.



Formula izatea!

Nork esan zuen formula bat ikastea aspergarria dela? DBHko 2. A-ko ikasleek bigarren mailako ekuazioak ebazteko formula bizipen ederra bilakatu dute. Eta primeran pasa ere bai. Euren burua bihurtu dute formula bera! Zatiki izateak, berdintza, erro, errokizun, gai aske izateak..., are eta gehiago hurbiltzen zaitu matematikara.



AGEN 2015

Martxoaren 11tik 15a arte, gure eskolako frantseseko ikasle talde bat Agenera, Frantziara, joan zen bertako Ste-Foy collegeko 28 ikaslerekin elkartruke bat egitera.

Bertan 5 egun igaro zituzten. Egunak jai giroan, Castelnaudeko gazteluko eta Erdi Aroko Sarlat herriko bisitan edota okaranak (naturalak, beteak zein txokolatezkoak) dastatzen eman genituen. Eta gutxi balitz dena eguraldi onarekin. Klaseetara ere joan ziren gure ikasleak, haien “corresp”ekin batera.

Maiatzean dena berriz bizitzeko aukera izango dugu, Agenekoak gurera etorriko baitira. Ea orduan ere eguraldi ona izaten dugun!



Du 11 au 15 mars derniers, quelques élèves de français de SUMMA Aldapeta avec leurs professeurs ont realisé un échange avec 28 élèves du collège Ste –Foy à Agen en France.

Ils ont passé 5 jours passionnants. Dans la plupart des cas, pleins de rires, bons plans, expériences nouvelles, chants en bus, visites touristiques au merveilleux château de Castelnaud en Dordogne et à la ville médievale de Sarlat, après un agréable pique-nique au bord de la Dordogne et sous un merveilleux soleil de fin d’hiver. Nous n’oublierons surtout pas les pruneaux farcis, nature et au chocolat, la conaissance de jeunes gens… ils ont même assisté aux cours avec leurs “corresp”.

Au mois de mai prochain ils auront l’occasion de revivre tout cela chez nous à Saint-Sébastien (esperons qu’avec le même soleil cette fois ci de printemps).


Valentzia 2015

Martxoak 3tik 6ra arte, 4DBH ikasleok Valentziara eginiko bidaia bizi izateko aukera izan genuen, denbora luzerako gogoratuko dugun bidai bat. Hiriko lekurik esanguratsuenak bisitatu genituen, eta hiriaren distiraz gozatu genuen. Zonalde zaharrak zuen xarmatik Ciudad de las Artes y las Ciencias-en modernitatera. Oso interesgarriak izan ziren bisita batzuk izan genituen; hala nola, Oceanografikoa, non bertan zeuden animaliak ikusteko sortea izan genuen, eta gure kideetako batzuk izurdeetako bat ikutu eta gertutik miresteko aukera izan zuten. Gainera, Fernando ezagutu genuen, Vicente Benaventen aita, xehetasun handiz erakutsi zizkigun bertako eraikuntza apagarrienak.


Baina ez bakarrik hori. Bidai hau ere balio izan zaigu gure artean hobeto ezagutzeko, eta gure arteko erlazioa estutzeko. Zalantzarik gabe, senitarte handi bat osatzen dugu orain ikasturte honetako ikasleak.

Zinemari buruzko erakusketa

4. DBH A eta B geletako ikasleek latin eskoletan Roma eta Greziari buruzko filmak eta telesaioak biltzen zituen erakusketa paregabea prestatu zuten eta hilabetean ikusteko aukera eta plazerra izan dugu. Quo vadis?mitikoa edo Roma telesaio modernoa ikusgarri izan ditugu. Halaber, ikaskideak animatu dituzte lehiaketa berezi batean parte hartzeko: zine-esaldiak latinez. Irabazle jatorra izan dugu, Maialen Santesteban, 4. D gelakoa eta sari ederra: Ponpeia filma eta Gabonetako apaingarri bat. Zorionak, Maialen!. Eskerrik asko denoi parte hartzeagatik! .



"Zuk asko balio duzu"

"Zuk asko balio duzu" leloa eta Jesusen "talentuen" parabola oinarri harturik, DBHko 3. mailako ikasle guztiek (125 denera), euren tutoreek eta hainbat irakaslek, bizikidetza eguna igaro dugu Loiolako Jesus Maria etxean. Azaroaren 20tik 26ra bitartean, bizipen ederraz gozatzeko parada izan dugu, eta bai pertsona mailan bai talde mailan hazteko ere balio izan digu.


Bigarren Hezkuntzako Pastotal Taldeak antolaturik, ikasgela bakoitzak zenbait jarduera burutu ditu: kanpoko jolasak, otoitzak, elkar ezagutzeko dinamikak, Loiolako Basilikara bisita, barneratze-dinamikak, e.a. Bizikidetza egun honek erabat bete ditu hasieran ipinitako helburuak eta datorren ikasturtean berriz egitea espero dugu.


Kirol-egun gogoangarria Anoetan

Beste urte batez, azaroaren 19an DBH zein Batxilergoko ikasle guztiek kirol jardunaldi ederraz gozatzeko aukera izan zuten Anoetako Belodromoan. Hasiera goizeko 9:15ean eman zitzaion, eta amaiera, berriz, 13:00etan dominen banaketarekin.


Lagunartea nagusi izan zen egun horretan; txiki zein handi, guztiak ahalegin betean aritu ziren euren gelentzat ahalik eta domina gehien eskuratzeko asmoz. Hori guztia kirol eremua etenik gabe girotu zuten animo eta txalo artean.
Bejondeizuela guztioi!

Zientzia astea

Urtero bezala, gure 4.DBH-ko ikasleek asko disfrutatu dute aurtengo Zientzia-astean.
Artzai Onaren plazan jarritako karpan stand batzuk jarri dituzte EHU-ko Fakultate batzuek.
Han, ikusi, frogatu, esperimentu harrigarriak ukitu, zientzian lan egiten dutenekin hitz egin eta gure etxeetatik oso hurbil egiten den ikerketak ezagutu dituzte.
Robotika, energia, musika elekronikoa, kimika, matematika, fisika eta ingeniaritzari buruzko gauza oso interesgarri eta berriak ezagutu dituzte.
Hemen daukazu



"Musika tresnen erregea gertuz ezagutu"

Beste behin, DBHko 3. mailako ikasleek musika-tresnen errege dena, handiena, zaratsuena, ahaltsuena, bertatik bertara ezagutzeko parada izan dute. “Animalia handi” honek gordetzen dituen sekretu guztiak ikusi dituzte eta atera ditzakeen soinu desberdinekin gozatu. Eta dena Fernando Gonzaloren elkarlanari esker, inork baino gehiago gozatzen baitu Donostiako organista bikain honek neska-mutilei organoaren barrenak erakusten. Bere kontzertuetako jarduna ez du soilik Euskal Herrian egin: mugak gainditu eta hainbat lekutan jo du: Espainian, Frantzian, Italian...
Mila esker berriro ere, Fernando.



2. DBHko txangoa

Urriaren 3an goizeko 8:30ean bigarren mailako ikasle guztiak goiko patioan bilduta geunden, txangoa baikenuen. Autobusa hartu eta Sarara gidatu gintuen gidariak.
Sara Frantzian dagoen herri txiki bat da, 2200 biztanle dituena. Bertan kobazulo bat ikusi genuen. Bisitak 30 minutu iraun zuen.
Gero, 30 minutuko ibilaldia egin genuen Zugarramurdiko kobazuloetara iritsi arte. Zugarramurdin ez genuen gidarik Saran bezala, beraz ez genuen hainbeste ikasi.



12:00etan gutxi gorabehera Zugarramurdiko frontoira joan ginen bazkaltzera. Frontoian jateaz gain, futbolean eta harrapaketan ere ibili ginen laurak arte.
Azkenik, autobusean sartu eta leku berberetan eseri ginen. Ordu eta laurden pasa ondoren, eskolara iritsi ginen.
Txangoa ondo egon zen, gauza asko ikasi genituen eta dibertigarria iruditu zitzaidan.


1.DBHko ikasleak Ekainberrin

Urriaren 3an, DBHko 1. mailako ikasle guztiak Ekainberrira joan ziren. Bertan, Ekain kobazuloko erreplikaren bisita gidatua, erakusketa eta tailerrak ikusi zituzten. Tailerrean sua egiten, ehizatzen eta margotzen ikasi zuten ikasleek. Goiz atsegina igaro ondoren, Zestoara gerturatu ginen eta bertan elkarrekin bazkaldu genuen.




Ikasturte hasierako irteera

Joan den urriaren 3an DBH eta Batxilergoko ikasle zein irakasleok urte hasierako txangoa egin genuen. Gure inguruko hainbat toki interesgarri bisitatu genituen, hala nola, Ekaingo kobazuloa (DBH1), Sara eta Zugarramurdiko kobazuloak (DBH2), Arantzazu (DBH 3), Iruñea (DBH 4), Bertiz (MCM 1) eta Irantzu-Eunate-Iruñea (MCM 2). Egun borobila izan zen; toki horietako bakoitzak duen interes berezia ederki barneratu eta gozatu genuen guztiok. Horrez gainera, lagunarte bikainean burutu zen egun hura SUMMA Aldapetako ikasle eta irakasleen arteko harremana sendotzeko lagungarri izan zen.




Aiete kulturextea

Aieteko Kultur Etxeari esker, joan den astean (urriak 6-10) DBHko 4. mailakook gure hiriko zenbait tokira eginiko bisita interesgarriaz gozatzeko parada izan genuen. Bisita honetan, 36. urteko gerra zibilaren pasadizoak azaldu zizkiguten, eta garai horrekin lotuta zeuden lekuak ikusi genituen, adibidez, bonbetatik ezkutatzeko babeslekuak. Gainera, ETB-k gure ibilbidea grabatu zuen, eta gure ikaskideetako batzuk elkarrizketatu zituen programan atera zitezen. Dudarik gabe, berriz biziko nukeen esperientzia.




Sari-banaketa Euskadiko 12. Olinpiada Matematikoen txapeldunordeari

Santiago Canciok, SUMMA Aldapetako DBHko 2. mailako ikasleak, atzo jaso zuen Euskadiko 12. Olinpiada Matematikoen txapeldunorde dela adierazten duen diploma. Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailburuordeak eman zion saria. Proba hauetara 3500 ikasletik gora aurkeztu ziren, Euskadiko 110 ikastetxetatik (itunpekoak eta publikoak) etorritakoak.


Sari-banaketa ekitaldian, Sailburuordeak ikastetxean arlo honetan egiten den lana goraipatu zuen. Gaur egun, Matematikaren arloan, Pisa Txostenari erreparatuz gero, bataz bestekoaren gainetik gaude, eta ildo berean lanean jarraitzeko auspoa eman zigun. Biziki eskertzen digu gure gazteak lehiaketa hauetara aurkeztu izana, zeren eta, modu honetan, gure gizartearentzat etorkizun hobea ari baikara sustatzen, hain zuzen ere, gazte hauek direlako biharko esperantza.



Orain, Santiagok ordezkatuko du SUMMA Aldapeta Ikastetxea Olinpiada Nazionalean. Txapelketa hau ekainaren 25etik 29ra jokatuko da. Canciok diploma bat, kalkulagailu programagarri bat eta udan zehar hilabete Oxforden igarotzeko beka jaso ditu sari gisa, halanola ekainaren amaieran egingo den proba nazionalean Euskadi ordezkatzeko aukera ere.

Bejondeizula, Santiago! Eta bejondeiela ere ikastetxeko Matematika Departamentukoei eta egintza honetan hein batean zein bestean parte hartu duten irakasle guztiei.

DBH3ko ikasleak Donibane Lohizuneko Collège de Sainte Marien

Joan de apirilaren 9, 10 eta 11n DBH3ko gure ikastetxeko 20 ikasle Donibane Lohizuneko Collège de Sainte Marie ikastetxean izan ziren abian jarri dugun elkartruke programaren baitan. Programa honi hasiera otsailaren 12, 13 eta 14an eman zitzaion Iparraldeko ikasleak gurera etorri zirenean.




Elkartruke honen helburu nagusiak, ikasleek mugaz bestaldeko errealitatearen berri bertatik bertara jakitea, bertako hezkuntza-sistema barrutik ezagutzea, frantsesa eta euskararen erabileran murgiltzea, eta euren adina duten bertako gazteekin hartu-emana edukitzea dira.
Esperientzia oso interesgarria izan zen, eta etorkizunari begira bide berriak lantzeko ateak zabalik geratu dira.


Arellano eta Andelos aztarna erromatarrak (Nafarroa)

Apirilaren 3an, DBHko 4. A gelako eta Batxilergoko 1. eta 2. geletako Latineko ikasleek Nafarroan dauden zenbait aztarna erromatar bisitatu zituzten. Lehendabizi, Arellanon kokaturiko Musen villa bisitatu zuten. Han, gidari baten laguntzaz, antzinako erromatarren nekazal bizimoduaren berri izan zuten. Edertasunez beteriko mosaikoak, taurobolioa, etxeko ardandegia eta beste batzuk ikusteko parada izan zuten.




Geroago, autobusera berriro igo eta Arellanon kokaturiko hiri erromatarra ikusi zuten. Bertan bizimodu hiritarraz jabetu ziren: hiriaren banaketa, kale nagusiak, etxe motak eta abar.
Hiria bisitatu eta gero, Donejakue bidean dagoen Gares herrian bazkaldu eta paseotxo bat eman zuten kaleetan zehar.



Valentziara bidaia

Joan den martxoaren 10etik14ra bitartean DBH 4, ZIG eta Gautenako ikasleak Valentzian izan dira derrigorrezko hezkuntza amaierako bidaian. Lau egun horietan hainbat toki zoragarri bisitatzeaz gainera, elkarbizitzaz gozatzeko aukera ere izan dute gure ikasleek. Betirako gogoan izango dituzten egunak izango dira, zalantzarik gabe.



Stop Motion

Bideo hau "Stop Motion" deritzon proiektuaren parte da. Berau egiteko, argazki batzuk egin dira mugimendudun pertsonaiak bailiran; ondoren, argazki horietatik abiatuta, minutu bat inguru irauten duen filme bat osatu da programa informatiko bati esker. DBHko 4. mailako ikasle talde batekin burutu dugu lana. Hemen duzue, hain justu, "Indiana Jones y el arca perdida" izena duen bideoa. Miren Azcuek, Manuel Ubiríak eta Pedro Avellok egina, Playmobil-eko irudiak eta eszenatokia eta argazki-makina baliatuz.



Epaimahaiaren epaia II. GEOMET argazki-lehiaketa

2. sariketa honen irabazleak Marta Gomez, Sofia Saez, Maria Saez eta Ane Gonzalo izan dira, DBHko 2. D-koak. Bejondeizuela! Irabazi duen argazkiak inguruan dugun edertasun geometrikoa islatzen du, hainbestetan gauza txikien baitan bereizten ez dugun edertasuna, alegia. Parada bikaina eskaini digute gauza txikiak baloratu eta egunorokoa beste ikuspegi baten bidez atzemateko.



Elkartrukea Donibane Lohizuneko Collège de Sainte Marie-rekin

Joan de otsailaren 12, 13 eta 14an Donibane Lohizuneko Collège de Sainte Marie ikastetxeko 16 ikasle gure ikastetxean izan ziren abian jarri dugun elkartruke programaren baitan.


Elkartruke honen helburu nagusiak, ikasleek mugaz bestaldeko errealitatearen berri bertatik bertara jakitea, bertako hezkuntza-sistema barrutik ezagutzea, frantsesa eta euskararen erabileran murgiltzea, eta euren adina duten bertako gazteekin hartu-emana edukitzea dira.
DBH3ko gure ikasleak apirilaren 9, 10 eta 11n joango dira bertara.


Goiza pasa 1.DBK-ko ikasleekin “Zientzia Museoan”

Urtarrilaren 16-an 1. DBH–ko bi talde Kutxa Espaziora bisita egin genuen. Behin han egonda bata zuriak jantzi eta mikroskopioak nola erabiltzen diren ikasi ondoren animali eta landare zelulak ikusi ahal izan genituen guk prestatutako mustratan,ondoren gida batek museoko truku optiko onenez gozatu arazi zigun eta ispiluen labirintoan ere egon ginen...amaitzeko gure zerua aztertu genuen planetarioko sofa erosoetan eta baita konstelazio ezagunenez gozatu ere. Ostegun honetan beste hiru taldeak joan dira eta espero dugu beraien bisitan gurean bezain beste disfrutatu izana.


Julian Iantzi ETBko aurkezlea, DBH 2ko ikasleekin Summa Aldapetan

Joan den abenduaren 11n DBH 2ko ikasleek Euskal Telebistako aurkezle ezaguna den Julian Iantziri Nerea Merinok, Jon Olaizolak eta Ander Telleriak egindako elkarrizketa interesgarria bertatik bertara jarraitzeko aukera izan zuten. Iantzik adierazi zuenez, Estatu Batuetan jaioa eta euskaldunen semea izanik, 7 urtera bitartean euskara eta ingelesa besterik ez omen zituen hitz egiten. Euskal Herrira itzuli zenean, euskara eta euskal kultura erabat bere egin, eta besteak beste, telebistan lanean euskarari esker hasi zela ere esan zuen. Ikasle guztiei euskara erabili eta beronen aldeko jarrera izatearen garrantzia azpimarratu zien.



Txalotuz eta autografoak eskatuz agurtu zuten ikasleek Julian Iantzi. Hemendik eskerrik beroenak eman nahi dizkiogu Julian Iantziri Summa Aldapetaren deiari erantzuteagatik.
Mila esker, Julian.

Teknologia-Eskulan proiektua

Jaiotza bat egin dugu elkarrekin. Bertan osagai hauek jarri ditugu: ur eta aire errota bana, iturri bat, artalde bat, putzua eta jaiotza. Osagai bakoitzari eta osotasunari bizia eman diogu elkarren artean paraleloan konektatzerakoan. Energia-iturria 4,5 V-tako pila alkalina bat da 3. DBH A-Cko ikasle-talde bat Un grupo de alumnos de 3.ESO A-C


Ikasle trukea Frantzian

Azaroaren 27aren eta abenduaren lehenaren tartean, gure eskolako frantseseko ikasle talde bat Agenera, Frantziara, joan zen bertako Ste-Foy collegeko ikasleekin elkartruke bat egitera.
Bertan 5 egun igaro zituzten.Egunak jai giroan, bisitan edota okaranak(naturalak, beteak zein txokolatezkoak) dastazen eman genituen. Klaseetara ere joan ziren gure ikasleak, haien “corresp”ekin batera. Eta gutxi balitz dena freskura giroan (osteguneko 0 azpitik 6 graduak ez ziren txantxetakoak), eskerrak eguzkiak ere lagundu zigun.
Maiatzean dena berriz bizitzeko aukera izango dugu: Agenekoak gurera etorriko baitira. Espero dezagun eguzkia ere izango dugula eta freskura hori epeltasuna bihurtuko dela.


Du 27 novembre au 1er décembre, quelques élèves de français de SUMMA Aldapeta avec leurs professeurs ont realisé un échange avec 29 élèves du collège Ste –Foy à Agen en France.
Ils ont passé 5 jours passionnants. Dans la plupart des cas, pleins de rires, bons plans, expériences nouvelles, chants en bus, visites touristiques, pruneaux farcis, nature et au chocolat, conaissance de jeunes gens… ils ont même assisté aux cours avec leurs “corresp”…et tout ça au frais! ( jeudi matin il faisait -6 º), mais avec un merveilleux soleil d’automne.
Au mois de mai prochain ils auront l’occasion de revivre tout cela chez nous à Saint-Sébastien (esperons qu’avec une meilleure temperature, mais avec le même soleil).

Shakespeare in Summa-Aldapeta!

Azaroak 22, ikastetxeko areto nagusia lepo beteta: koblakaria bisitan izan dugu berriro. Eta oraingo honetan 2 klasikorekin: "Romeo and Juliet" eta "Much ado about Nothing"-ekin. Lan hauen bidez Verona eta Mesinara bidaiatu, eta Romeo eta Julieta, Claudio eta Hero, eta Benedick eta Beatriceren maitasun istorioak ezagutu ahal izan ditugu.


DBHko gure ikasle guztiek gozatu ederra hartu dute goizean zehar "The Oxford Pocket Theatre" konpainiaren lan bikainari esker.


DBH eta MCM Atzerriko Ikastaroen beka-deialdia

Agindua, 2013 ko irailaren 16koa, Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta kulturako sailburuarena, atzerrian alemaneko, frantseseko eta ingeleseko ikastaroak egiteko plazetarako deialdia egiten duena, Euskal Autonomia Erkidegoaren funts publikoz finantzatzen diren ikastetxetan, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako 3. eta 4. mailetan eta Batxilergoko 1. eta 2. mailetan matrikulatutako ikasleentzat. (+)

4.DBH eta Batxilergoko mailek ikasturteko lehen txangoa

Joan den ostiralean, urriak 4, DBH eta Batxilergoko mailek ikasturteko lehen txangoa bizitzeko aukera izan zuten.
Ikasturte-hasierako txangoa ikaskideekin zein irakasleekin hartu-emana izateko egokia da, baita Sara eta Zugarramurdiko leizeak edo Bertizgo Jaurerria bezalako eremu miresgarriak ezagutzeko ere.


Nahiz eta eguna euriarekin argitu, goizak aurrera egin ahala atertzen joan zen eta irteera gehienak burutu ahal izan genituen ondorioz. Hori dela eta, esperientzia ona izan zen.

Let's exchange postcards to celebrate the European day of languages 2013

Iraileko lehen asteetan, SUMMA Aldapetako DBH 2B gelako ikasleek bat egin dute Europako hainbat ikastetxerekin batera Hizkuntzen europar eguna (iraliak 26) ospatzeko antolatutako ekintza batekin. Ekintza hori, europar ikastetxeen komunitatea osatzen duen Etwinning plataformaren baitan burutu da.
Helburu nagusia gure ikasleek kultura berriak, ikastetxe berriak, egoera berriak,… ezagutu, eta komunikazioaz gozatzea izan da.


Europako hainbat herrialdetako ikastetxe desberdinek gurearekin postalak elkartrukatu dituzte; postal horietan norberak bere hizkuntzan igorritako agurrekin batera, bakoitzak bere hiri, herrialde, ikastetxe, eta abarri buruzko informazioa gehitu du, guztia ingelesez.