logo


JAI-ren X. urteurrena


Hodeiak nire logelan... Gogo biziz itxaroten nuen gertakaria iritsia zen azkenik. 10 urte bete dira Jai amets bat, ilusio bat besterik ez zenetik, 10 urte Jesusen atzetik ibiltari.

Larunbatean izan zen egun handia. Familiaz inguraturik eta panel baten laguntzaz, 10 urte hauetan pasatakoak gure bizitzetan izan duen eragina berrikusi genuen. Barre egin genuen anekdota zaharrak gogoratuz, “erotu” ginen beste behin eta negar ere egin genuen gure barrena, beste une askotan bezala, mugitzen sentitzean. Bidaia luze eta mugitu honen kontakizuna eskaini ziguten Jai-ko kide ohiek, begirale eta begirale ohiek, eta, nola ez, baita neska-mutilek ere.


Eta iritsi zen zurekin biltzeko momentua, Berarekin biltzekoa. Izan ere, eukaristiaren ospakizuna baitzen unerik bete eta sentikorrena: bizi eta maitatzeko abenturaren amildegira salto egiteko bidea.

Hainbeste emozioren ostean, asetu arte jan genuen jangelan prestatu ziguten bazkarian; eta izugarri estimatu genuen, hain zuzen ere egun handia kezkarik gabe gozatzeko aukera eman baitzigulako. Behin janaria amaituta, bagenuen oraindik erronka galanta: gymkhana dibertigarriaren hamar probak gainditzea.

Eta heldu zen bidaiari berriz ekiteko unea... 10 urte gehiago ditugu aurretik, 10 urte oihukatzen jarraitzeko: Jai-k merezi du!


BOTA ZURE TAPOIA +info


2012/2013 ikasturtearen aurkezpena

SUMMA Aldapeta ikastetxeko JAI (Jesusen Atzetik Ibiltari) fede-taldeek inoiz baino gogotsuago hasi dute aurtengo ikasturtea. Begiraleok irailetik ari gara ikasturtea prestatzen eta, azkenik, urrian hasi ditugu neska-mutilekin bilerak. Ikasturte honetan sekula baino jende gehiago dago taldeetan eta pozarren gaude aurpegi berriak ikusteaz. Lehenengo bileretan elkar ezagutzen eta taldeak antolatzen ari gara, elkarrekin hobe senti gaitezen. Gai interesgarri anitz lantzeaz gain, gutaz, gure ingurukoez eta Jesusi buruz hausnartuko dugu. Estreinako bilerak bikainak izan dira eta ikasturtean zehar esperientzia interesgarriak ditugu zain: irteerak, talde-ekintzak, gau-jaiak...

JAI taldeak duela urte batzuk sortu ziren Belen, Marianistas eta Mariaren Lagundia Ikastetxeetako neska-mutilekin. Beraz, urteak badira elkarrekin aurrera goazela eta, hain zuzen ere, aurtengo ikasturtean, hamargarren urteurrena ospatzen ari gara.

Izena emateko gogoz bazaude eta oraindik ez baduzu eman, ez izan zalantzarik: zatoz berehala!!!!!!

Argazki batzuk aurkezten dizkizuegu gure ikasturtearen hasiera nolakoa izan den ikusteko.

JAIren gau-ekitaldia DBH1eko ikasleekin

Azaroaren 16ko gauean, ostirala, ikastetxeko JAI fede-taldearen lehen gau-ekitaldia egin zen DBH1eko ikasleekin. Aukeratutako gaia "Oscar-en gala handia" izan zen. Ekitaldi horren funtsa hainbat emanaldi izan ziren, zein baino zein ikusgarriagoak. Horrez gainera beste hainbat osagai ere izan zituen gau-ekitaldiak, hala nola, gaueko kirol-jokoak pabilioian, galdutako filamaren gidoiaren bilatzea (beldurrezko dosi txiki batzuk barne), eta akabera gisa, guztia borobiltzeko, larunbat goizean Eukaristia.