logo


1-Jangelako txartela galduz gero, nola berreskura dezaket?

Chaminade Eraikineko Idazkaritzara joan behar duzu eta kopia bat eskatu.


2-Nahitaezkoa al da jangelako txartela aurkeztea bertan sartzeko?

Bai, derrigorrez aurkeztu behar da.


3-Zergatik sartu behar dut Educamos plataformara?

Ikastetxearen eta familien arteko komunikabide nagusia delako.


4-Nola sar naiteke Educamos plataformara?

Familia berri orori bidalitako kodeen bitartez. Uztailean zehar bidaliko ditu Informatikako Arduradunak.


5-Plataformara sartzeko kodeak galdu ditut. Nork sortuko dizkit berriak?

Bidali mezu bat igor@summa-aldapeta.es postara eta eska itzazu.


6-Non ikus ditzaket eskolako ordainagiriak?

Educamos plataforman, ordainagiriak sailean.


7-Nola jakinarazi behar diot ikastetxeari gure seme-alaba ez dela eskolara joango?

Educamos plataformaren bidez, justifikatu sailean.


8-Non ikus dezaket ikasturteko egutegia?

Ikastetxeko Webgunean, agenda eta gertaerak sailean.


9- Kexa edo iradokizun bat helarazi nahi nuke. Non egin dezaket?

Ikastetxeko Webgunean, iradokizunen postakutxan.


10-Non lor ditzaket eskolako txandalak?

Chaminade Eraikinean, astelehenetan eta asteazkenetan 16:45etik 17:45era, eta online dendan: tienda@respuestassolidarias.org