logo

      SUMMA Aldapetaren ikuspuntutik honela ulertzen dugu Haur Hezkuntza:


      - Bizi, jolas, harreman eta ezagutza gune bezala, hau da, bizipen zoriontsua eduki ahal izateko bereziki egindako eta antolatutako espazio bat bezala.


      - Haurren, familien eta hezitzaileon arteko harreman gune bezala; gizaki moduan garatzeko aukera emango duen gunea; partekatzeko, trukatzeko, laguntzeko, ikasteko, elkarren artean begirunea izateko, onartzeko, komunikatzeko, maitatzeko, elkartasuna adierazten ikasteko, gozatzeko…


      - Taldeko lan berritzaile baten gune bezala. Lanak modu berritzailean aurrera daramatzaten langilez osatuta, proiektuak eraikiz, etengabeko formazioa jasoz eta hausnarketak eginez, ikastetxeko kalitate pedagogikoa eta bertako bizimoduaren alderdi guztiak hobetzen joateko.


      - Espazio eta instalazioei dagokienez, neska-mutilen neurrira sortutakoak eta egokitutakoak.


      - HIZKUNTZAK: Etapan zehar, derrigorrezko hezkuntzaren amaierara gure ikasleak euskara, gaztelania eta ingelesa ongi menderatuz iritsi daitezen beharrezkoak diren oinarriak jartzen ditugu. Euskara da etapako hizkuntza nagusia.


     Ikastetxearen hizkuntza-proiektua: hizkuntzen eskaintza (pdf)