logo

Orientabide departamenduak, irakasle klaustroarekin batera, ondoko egitekook ditu:

1. Irakasleen bidez, laguntza behar duen ikaslearen berri jakitea.

2. Beharra duten kasuak aztertu eta lantzea, gela barruan zein kanpoan.

3. Ikasleari ikasketetan aurrera egiten lagunduko dioten estrategiak diseinatzea.

4. Ikastetxeak dituen baliabide guztiak egoki erabiltzea.

5. Tutoreen lana koordinatu eta arlo horretan laguntza eskaintzea; irakasle zein familiei ere laguntza eskaintzea.

+ Gehiago

Ikastetxeko aniztasunaren deskribapena

H.P.B.: Hezkuntza-premia bereziak. Neurri curricularrak. CNE: Norbanako Egokitzapen Curricularra.

HBSP: Hezkuntza berariaz sendotzeko programak. DBH 1 edo DBH 2n dauden, eta atzerapen akademiko oso esanguratsua duten hamahiru edota hamalau urteko ikasleei zuzenduak.

Hizkuntza Indartzeko beharra duten ikasleak (euskarako salbuespenak).

Oinarrizko aprendizaietan zailtasunak dituzten ikasleei indartze neurriak.

Antolaketa mailako beste hainbat neurri (bikoizketak, malgutasuna,).

ZIG: Zereginen ikaskuntzako gela.

Gautenaren (Gipuzkoako Autismo Elkartea) gela egonkorra.

Lan horiek gauzatzeko ondoko aditu-taldea dauka:

Orientabide Departamenduko arduraduna.

Psikologo zein Orientatzaileak hezkuntza-etapa guztietan.

Logopediako arreta zerbitzua.

Pedagogo Terapeutak.

Hezkuntza-laguntzan adituak diren teknikariak.