logo


SUMMA Aldapeta ikastetxea hiru kongregazio erlijiosoren eskaintza bat da, hala nola, Gure Ama Mariaren Lagundia (ODN), Maria Sortzez Garbiaren Alabak (FMI) eta Mariaren Lagundia (SM) kongregazioena. Hirurek helburu argi batekin batu dituzte beren proiektuak eta hezkuntza-esperientziak: Ikastetxearen eskaintza jaso nahi eta onartzen duten Donostialdeko ikasle zein familiei ahalik eta hezkuntza-eredurik onena eskura jartzeko helburuarekin, alegia. Horrez gainera, eta Batxilergoari dagokionez, beste Ikastetxeetatik datozen ikasleei ere etapa horretan ikasketak egiteko aukera emango die.

Ikastetxe honek hezkuntza eskaintza zabala dauka, adin desberdineko ikasle kopuru handi bati zuzendua. Hiru kokagune dituen Ikastetxea denez, ikasleen bakarkako ezagutza, laguntza, jarraipena eta gertutasuna ahalbidetzen ditu.

Gure Hezkuntza Proiektua, gizabanakoaren eta bizitzaren kristau ikuskeran oinarritzen da. Bere ikasleak, Ebanjelioaren baloreen arabera hezi nahi ditu.

Heziketa lana familiarekin eta gizartearekin partekatu nahi ditu egungo testuinguru kultural eta sozialean. Maria da gure hezkuntza lanaren inspirazio iturri.

Summa Aldapeta ikastetxea, Euskal Eskola Kristauaren eskaintzaren zehazpen bat da. Bat egiten du goitik behera Eliza Katolikoaren misio ebanjelizatzailearekin, eta berorrek Hezkuntza arloan duen presentzia eta lekukotasunarekin, gizartearen esku bere hezkuntzaČondarea eta bere hezitzaileen profesionaltasuna jarriz. Heziketa lanean lankide eta arduradun nagusi diren gurasoen konfiantza erabatekoa dauka.

Hezkuntza kontzertuei heldu die mota guztietako ikasleen integrazioa erraztearren. Gure ikastetxean, beharrik handieneko ikasleek lehentasunezko arreta jasoko dute.


      dokumentu osoa.pdf