logo


Unibertsitatera Sartzeko Probaren (Selektibitatea) ordez, Batxilergoko azken ebaluazioa (BAE) ezartzen denean, egon litezkeen UPV/EHUra sartzeko bideak eta irizpideak.
Gogoratu informazio hau behin-behinekoa dela eta aldaketak jaso ditzakeela.


MCM-n bezala inon ere ez: ELKARREKIN HOBETO IKASTEN DUGU.

      MCM, Marianistak eta Mariaren Lagundiaren batzetik sortutako hezkuntza-proiektua da, Donostian eta donostialdean erabat erroturik dagoena, eta Euskal Kristau Eskolaren baitan Batxilergoko ikasketen eskaintza gauzatzen duena.


      Eskaintza akademiko zabala jartzen die MCMk familia eta ikasleei eskura, hala nola, Zientzitako bi Batxilergo mota, Letretako bi Batxilergo mota, eta Goi Mailako Heziketa Zikloetara bideraturik dauden ikasleei zuzendutako Zientzitako beste Batxilergo mota bat. Horrekin batera, maila bakoitzeko aukerako sei ikasgai eta hizkuntzekiko arreta berezia ere eskaintzen ditu MCMk.


      Euskara eta Ingelesa ikasgaiak mailakatuta eta talde murritzetan irakasten dira. Goi mailetako ikasleak EGA azterketarako eta Cambridgeko FIRST zein ADVANCED azterketetarako prestatzen dira. Azken hauek ikastetxean bertan egiteko aukera eskaintzen diegu gure ikasleei. Horrez gainera Frantsesa eta Alemana ere eskaintzen ditugu.


      Azkenik Mundu Garaikideko Zientziak ikasgaia euskaraz ikasteko aukera dute gure ikasleek.


     Ikastetxearen hizkuntza-proiektua: hizkuntzen eskaintza (pdf)