logo

ONARTZE PROZESUA

      El Carmelo, Mary Ward eta Jesuitinak ikastetxeetatik datozen ikasleek ikas-lekua ziurtaturik izango dute aurreinskripzioa egiten duten unetik beretik.


       Gainerako ikasleei onarpenerako elkarrizketaren ostean emango zaie erantzuna, beti ere modalitate eta ibilbide bakoitzean betetzeke leudekeen tokien arabera.


       Zabalik da jadanik aurreinskripziorako epea; eskaera egin ahal izateko, txosten honi atxikiriko orria bete besterik ez da egin beharko. Gure web orritik ere jaitsi daiteke.


       Une horretatik aurrera, eta goian aipatutako hiru ikastetxe horietakoren batetik etorriz gero, matrikula gauzatzeko epeen dinamikaren baitan sartzen da, zeina ekainaren erdialdetik amaiera bitartekoa izaten baita.


       Honi buruzko informazio guztia gutun bidez iritsiko zaizue. Arren eskatzen dizuegu azkenik batxilergoko ikasketak MCM-n ez egitea erabakiz gero garaiz jakinaraztea, hartara toki horiek itxaron zerrendan leudekeenei eskainiko bailitzaizkieke.


       Hiru ikastetxe horietatik ez datozen ikasleei ahalik eta azkarren jakinaraziko zaie hartuak izan diren ala ez.


       Normalean ikasturtea irailaren hasieran hasten da. Ordurako jasoa izango duzue egutegiari, testu liburuei eta beste hainbat gauzari buruzko informazioa.


      KONTAKTOA: Maite Álvarez. Tfno: 943 46 10 55 mail: batxilergoa@summa-aldapeta.es


     Elkabizitza arauak (pdf)

     2017-2018ko Aurre izen - Emate orria (lehenengo kurtsoa)

     2016-2017ko Aurre izen - Emate orria (bigarren kurtsoa)