logo


KAIXO UDAZKENA!!

Udazkena heldu da eta zein toki ederrago Cristina Enea baino bere edertasunaz eta kolorez gozatzeko.

4 urteko haurrok Txanogorritxoz mozorrotuta, ibilalditxo bat egin dugu bertako zuhaitzak, landare eta animaliak ikusiaz. Eta, nola ez! hostoekin jolasteko aprobetxatu dugu!

Goiz pasa dibertigarria benetan!!



Maria gure ama

SUMMA gure izenak bi M ditu, batetik batura, gehitzea dakarrelako eta, bestetik, Mariaren oroimenez dugulako.

Maria gure eredua da, zertan?: umiltasunean, alaitasunean, maitasunean, zoriontasunean, bihotz polita izatean, lagun ona izatean . Guk bera bezalakoak izan nahi dugu eta ahalegina egiten dugu.

Maiatza hilabetea oso esanguratsua da guretzat zentzu honetan eta omenaldi xume bat egiten diogu gure irakasle eta gurasoen laguntzaz. Haiei eskertu nahi diegu bihotzez ikasturtean zehar gurekin partekatzen dituzten une goxoak eta kuttunak.

Prestatu dizkiogun oparitxoak eta abestiak eskaintzen dizkiogu ilusio handiz gure Ama Mariari. Irribarre egiten digu pozaren pozez!!




SUMMA - Aldapeta ekogunen

Tailer desberdinetan parte hartzeko aukera izan dugu eta, izugarri gozatu dugu guztiok. Begiraleen umore onak alaitu gaitu eta barre egin arazi ere. Haien laguntzaz eta azalpenekin, natura hobeto ezagutzen eta ulertzen dugu orain.

Barazkiak, lore usaintsuak, artoa, oiloak . guztiekin zentzumenen dantza esperimentatu dugu ikusi, usaindu, jaten eman, eta ukitu ditugunean.

Eskolako baratza eta oiloak esku honetan daude!!




Ingelesez gozatzen dugu -- We enjoy english

Kaixo guztiok, bideotxo hauetan aurten ingelesean eginiko eta ikasitako lanen laburpentxo bat duzue ikusgai. Bideoetan azaltzen diren artistak 4 eta 5 urteko haurrak dira. Izugarri gozatu dugu!! Prest? Aurrera!



Hi everybody, here we present a summary of the activities we have learnt and done in English this year. The artists featured in the videos are 4 and 5 year-old children. We´ve enjoyed a lot!! Ready? Action!!!!


3 Urtekoak Cristina enean

Goiz pasa polita 3 urteko txikiena!!

Primerako eguraldia eta lagunartean, parke zoragarri honen bazterrak eta sekretuak ezagutuz ibilaldi dibertigarri eta interesgarria egin zuten batere nekatu gabe!!

Esperientzi ahaztezina benetan bai umeentzat bai irakasleentzat ere!.




4 Urteko haurrek entsalada goxua prestatu dute

Entsalada berezia benetan prestatu duguna!!

Lehendabizi, baratzara joan gara tipulak hartzera. Ondoren, etxetik ekarri ditugun osagaiak garbitu, zatitu eta, nahastu ditugu. Azkenik, olioa, ozpina eta gatza bota ditugu.

Hau itxura!! On egin!!!




Baratza martxan

Begira, begira zenbat lan egin dugun 5 urteko neska-mutilok!!

Baratza prest ikusi genuenean, berehala esan genien gure andereñoei letxuak eta marrubiak landatzera joan nahi genuela.

Eta hemen emaitza. Elkarlan polita eta dibertigarria da. Asko ikasten dugu eta irrikan gaude hazten ikusteko. Primeran zainduko ditugu!!.

Udaberriak, bisita berriak ere ekarri ditu gure ikastetxera.

Gertutik behatuz, naturaren edertasunarekin eta kolore-bizitasunarekin gozatzen dugu.



SUMMA Aldapetako 4 urteko gelak San Telmon

Goiz pasa ederra igaro dute 4 urteko taldeetako haurrek. Euskal musika tresna tradizionalak ikusi eta jotzeko aukera izan dute. Musikak bihotzak alaitzen dituela badakigu. Bistan da argazkietan!

Haien algarak putz eginez edo eskuak astinduz sortzen dituzten melodiak entzutean!!

Museoko ibilaldiarekin bukatu dute San Telmoko bisita.

Hamaiketakoa jan eta parkean ibilita gero, eskolara berriro laguntxoei eta gurasoei kontatzeko irrikan.



Cristina Enean

5 urteko haurrak goiz pasa polita egin dute Cristina Eneako Parkean. Bi tailerretan parte hartu dute: "Nongoa zara zu?" eta "Txinguren urtebetetzea". Bertako begiraleen azalpenekin eta jolasekin izugarri gozatu dute. Jarduera interesgarria izan da eta landutako animalien gaiaren osagarri biribila.



San Sebastián Eguna

Haurrak antolatuta, urduri eta pozik. Banderaren igoerarekin batera entzun ziren lehenengo soinuak.
San Sebastián martxaren doinuak eman zion hasiera eskolako Haur Danborradari. Atzetik etorri ziren Tatiago, Iriyarena…. guztiak dotoreak eta herrikoiak.
Danborren erritmoek eta hotsek eman zieten gorputza eta melodia izugarriak.
GORA DONOSTIA!!! GORA SUMMA-ALDAPETAKO HAURRAK!!!



Euskaraz jolastu

Hona hemen momentu dibertigarriak eta gozamenezkoak.
Jolastea da gure bizitza eta ikasteko modua. Euskararen egunaren hurrengo egunean ere Argitxo etorri zitzaigun bisitan eta domina bana oparitu zigun.
Txapeldunak esan zigun eta, oso pozik sentitu ginen!



Donostian zehar

Donostian zehar ibili gara bere kaleak eta dendak ezagutuz. Semaforoak, zebrabideak, autoak, txirrindak, etxeak, denda mota desberdinak.... guztiak behatu ditugu.
San Martin azokan ere sartu gara, bertan hamaiketakoa erosi eta eskolara itzuli gara.
Ibilaldi interesgarria eta entretenigarria egin dugu.



HH3. Aieteko parkean

Udazkena iritsi da Aieteko parkera. Hostoak jauzi dira eta kolorez bete da. Goiza zoragarria pasa dugu bertako zuhaitzak behatzen eta hostoak biltzen. Gordeko ditugu eta gelan behatu, sailkatu, izendatuko ditugu eta beraiekin herbario bat osatuko dugu gelako liburutegirako. Horrela, nahi adina ikus ditzakegu.



HH2. Cristina Enean

Behatu, ikuskatu, ikertu, ikutu, usaindu, ikusi, entzun... zentzumenak puri-purian. Irria eta algara, jolasak eta gozamena izan dira nagusi parkean goiz osoan. Solasaldia, hamaiketako goxoa eta giro paregabeak osatu dute ingurune hau.



HH2. Ernest Lluchen

Ametsak, ilusioak, kuriositatea, emozioak,….bizitzen zaizkigu liburuen artean. Asmakizunak, esku jolasak, abestiak…guztiek konektatzen dute gure emozioekin.

Primeran pasa dugu Ernest Lluchen!!!



Handitzen ari zarete...

Txiki txikiak zineten batzu eta handiagoak besteak SUMMA Aldapetara etorri zinetenean. Denboraldi honetan elkarrekin igaro ditugun une alai, gozo eta biziak betirako ditugu gure bihotzetan gordeta.

Handitu zarete eta oso harro sentitzen gara neska-mutil zintzo eta arduratsuak hazten ari zaretela ikusita. Hori da gure poza eta gure zereginari zentzua ematen dion arrazoia.

Chaminadera bazoazte baina, ez zaituztegu agurtuko elkar ikusiko dugu eta. Bihotzak beteta ditugu eta ez zaituztegu inoiz ahaztuko.

Eskerrik asko guztiagatik eta segi horrela!!!



Txu-Txu Trena

SUMMA Aldapetako geltokian igo eta Donostia ikustera abiatu dira eskolako 2 urteko haurrak. Indarrez txaloka eta abestuz, umore ona zabaldu dute hirian zehar!
U!, U!, U!, U!, U!, U!, U!, U!, U!, U! triki-traka, triki-trak,
Aldapetako trena
Triki-traka, triki-trak, zubitik barrena.



Maiatzan Mariarekin

Maiatza Mariaren hilabetea da, gure ama maitea.
Bera da gure eredu: alaia, polita, eskuzabala, zintzoa, maitakorra, jatorra, txukuna…bera bezelakoa izan nahi dugu.
Bere oroimenez eta, maite dugula esateko, mailako haur guztiak bildu gara eta, andereño eta guraso bolondresen laguntzarekin, berarekin hitz egin dugu eta abestu diogu:
Agur Maria graziaz betea,
Jaungoikoa da zurekin,
bedeinkatua zu eta zure
sabeleko fruitu Jesus.
Santa Maria Jainkoaren ama
Gu pekatarion alde
Otoitz egizu orain ta gure
heriotzeko orduan.



SUMMA Aldapetako futbolari txikiak

ANOETA!!! Larriz idatzita, bai. Nola ez? Gure txikien aurpegiak ikusi behar prentsa aretoan, jokalarien argazkien aurrean, txikienek ere ezagutzen dituzte!!!, futbol zelaian ….. Poz-pozik ibili gara okasiorako jantzita eta abestia abestuz
TXURI- URDIN, TXURI-URDIN, MAITEA!
TXURI-URDIN, TXURI-URDIN AURRERA.
BETI, BETI, MAITE, MAITE, MAITEA
DONOSTIA DONOSTIARRA (BIS).
AURRERA MUTILAK!, AURRERA GIPUZKOA!
AURRERA TXURI-URDINAK! (BIS).
GAZTE, GAZTE, GAZTE, GAZTE GAZTEDI.
GAZTEDI AUPA, AUPA MUTILAK!
GAZTE, GAZTE, GAZTE, GAZTE, GAZTEDI
GAZTEDI TXURI- URDINAK (BIS)



Haur Hezkuntzako gure haurren festa

Joan den ostiralean Haur Hezkuntzako Lestonnac eraikineko gure haurren festa ospatu genuen. Eszenaratzea ikusgarria izan bazen ere, atxiki dizkizuedan bideo eta argazkietan ikus dezakezuen bezala, gure umetxoen aurpegi alaia izan zen hobena. Berezko zoriontasun honek, etapa honetako irakasleriaren lana du oinarri garrantzitsua eta zoriondu behar ditugu zalantzarik gabe. Ikastetxeko Haur Hezkuntza, SUMMA Aldapetarako sarrera dugu. Guraso eta ikasleak etxean bezala senti arazten baditugu, gurekin jarraitu nahiko dute luzaro.


     Argazkiak     Bideoak


Altzo – Ereñotzu – Larraul

Egun zoragarria!!! Ezin gehiago eskatu: eguraldi ona, txoko politak eta, lagunarte paregabea. Goizetik urduritasuna nabaria zen, eskolatik ateratzeko gogoa. Gure motxilak hartu eta abian jarri gara txikienak Altzora, ertainak Ereñotzura eta zaharrenak, Larraulera. Gauza ugari egin dugu gaur: hamaiketakoaz gozatu, ibilalditxoa eman, bazkaldu, parkean lagunekin jolastu, inguruak miatu …… Gauean lozorroan guztiak!! Sssssssss, esnatu gabe.



Anoetako estadioa barrutik ikusi

Joan den ostiralean Anoetako estadioa barrutik ikusteko eta ezagutzeko aukera izan genuen. Hura gozamena!!!
Haurrak euren mundu liluragarrian Erreleko jokalari bihurtu ziren, prentsa aretoan hitzaurreak emanez,aldageletako eskaileretatik gora ziztu bizian korrika eginez, ikusleen eserlekuetan eseri eta 1,2,3,4, 5, 6,7 REAL!!! oihukatuz...
TXURI-URDIN bilaktu zen goiza.
AUPA ERREALA!!!



Ekogune Zabalegi

Eguraldi paregabea, lagunarte alaia, bizitasun eta emozioz betea eta ingurune naturala izan dira osagai bikainak egun honetan.
Goizetik arratsalderarte adi-adi eta gozatzen ibili gara SUMMA Aldapetako 5 urteko haurrak. Bertako begiraleek, jarduera dibertigarrien bidez aurkeztu dizkigute baratza, usaindun eta kolore desberdinetako loreak, oilotegia…
Gauza asko ikasi ditugu: baratzako lurra txukundu eta berdindu dugu, barazkia landatzeko zuloa egin dugu, landatutako landarea ureztatu dugu, barazki desberdinen itxura eta izena ezagutu dugu, lore usaindunak igurtziz usaindu ditugu, artaburuak aletu eta artoa irina bihurtu dugu oiloei jaten emateko….
Han ginela ere, Pausoak programako partaideak lanean ikusteko aukera izan dugu. Oso lan politak egiten dituzte: zumezko saskiak, osagai desberdinekin usaindun xaboiak (txokolatea, sagarra, menta…)
Zentzumenen gozamena!!!



4 Urteko haurrak Chaminaden

Bisita bikaina!!

Baratzan zer landatu, nola….azaldu digu bertako irakaslea den Atxurrek.

Izugarri gozatu dugu bere azalpenak entzuten eta txitatxoak ikutzen.

Oilotegiko bisitak olerki baten zatia gogorarazi digu:

„Kukurruku, oilarrak kantatu du

Kakaraka! Oiloak txita dauka!“

Esperientzi hunkigarria eta xarmagarria benetan.

Eskerrik asko!!!



Entsalada 4 urteko haurren geletan

Osasuntsu jaten ikasten ari gara. Gure baratzatik hartu ditugun letxuekin eta beste osagaiekin, entsalada goxo-goxoa eta koloretsua prestatu dugu andereñoarekin.

Tomatearen gorria, letxuaren eta oliben berdea, pastaren, sagarraren eta artuaren horia, azenarioaren laranja, atunaren marroia, tipularen txuria…hau kolore zaparrada!!!

Ikusi, ikutu, usaindu eta dastatu. Gure zentzumenak dantzan erabat



Apirilak 23, Liburuaren Eguna

Gaurko eguna kolorez, magiaz eta emozioz jantzi dute SUMMA Aldapetako Batxilergoko gazteek.
Liburuaren eguna dela eta, bere burua bolondres eskaini dute goiza gure artean pasatzeko proposamenari erantzunez. Nola? Ba zer hobe eta ipuin bana kontatu digute Haur Hezkuntzako gela bakoitzean.
Elkarbizitza momentu polita eta atsegina izan da. Ziur gaude neska mutil hauek ez dutela egun hau ahaztuko eta, ezta guk ere.
Baina eguna eta sorpresak ez zaizkigu oraindik bukatu eta, arratsaldean, 1.DBHko ikasleek antzerki batzu antzeztu dizkigute Lestonnac eraikineko Areto Nagusian 4 eta 5 urteko haurtxoei. Izugarri gozatu dugu!!!
Lan handia egin dute eta eskerrak ematen dizkiegu. Eguna biribila benetan!!!



Marrubitxo iratxoarekin Cristina Enean

MATXINSALTOA eta TXIMELETA geletako 3 urteko txikiok, Cristina Eneako parkean ibilalditxo bat egin dugu. Tutoreak eta laguntzaileak gurekin izan ditugu baina ….. nahi al duzue sekretutxo bat kontatzea? Goiza magikoa izan da, Marrubitxo iratxoak erakutsi dizkigu parkeko bazter guztiak. Bera Cristina Eneako zuhaitzen artean bizi da eta izugarri gustatzen zaio parkera joaten garen haurrokin jolastea. Istorio harrigarrien bidez, parkeko bizilagunak aurkeztu dizkigu: zuhaitzak, loreak eta animaliak.

Xarmagarria benetan!!!



ELKARBANATZEN DUGU

SUMMA Aldapetako Pastoral proiektuaren barruan “Elkarbanatzea” gaia dugu. Eskolako kaperan ospakizun txiki bat egiten dugu: andereñoak gaiaren inguruko ipuin bat kontatzen digu eta ezagunak eta ondo ikasita ditugun abestiekin alaitzen dugu. Hurrengo egunetan, gelan lantzen dugu ipuina jarduera desberdinen bidez.

Oso gustura egoten gara giro lasai eta goxo batean.



HH3. Cristina Enean

NONGOA ZARA ZU? Tailerrean parte hartu dugu eta oso ondo pasa dugu. Eskolan animalien gaia landu dugu: ugalketa, elikadura, habitata … eta goiza honetan gozatu egin dugu hauen inguruko jardueretan: krokodilo, pinguino, dortoka, jirafa eta kanguruz mozorrotu gara, jolastu dugu, abestu dugu … Bertako animaliak ikusteko aukera ere izan dugu: ahateak, katuak eta paumak. Azken hauek bere lumak ireki dituzte abanikoak balira bezala. Zenbat kolore!!!



Ika, ika, ika badator Korrika

Egun paregabea euskara aldarrikatzeko!! SUMMA Aldapetatik abian da Korrika eta izugarri gozatu dugu, oso egun polita izan da. Argitxo ere begira genuen, oso harro sentitu da guri euskaraz entzutean: “TXIRRIN TXIRRIN EUSKARAZ HITZ EGIN” esaten digu berak.



Haur hezkuntzako iñauteriak

Gaurko eguna opari bat izan da zentzu guztietan. Eguraldi zoragarriak, umore alaiak eta haurren gozamenak bizitu dute Lestonnac SUMMA Aldapeta. Ijitu txikiek bere zartagin eta mailuen hotsez astoratu eta astindu dute Haur Hezkuntza osoa:


Iñauteri alaiaren iragarle gu gara
Bai atsegina eta algara
Aizak, jozak, jozak,
Aizak, jozak, jozak,


Haur Hezkuntzako bideoak


San Sebastian Eguna

Iritsi da festa handia:San Sebastian Eguna!!!
Eguraldi ona lagun,umore onez eta danbor hotsez bete ditugu SUMMA Aldapeta Haur Hezkuntzako txoko guztiak!



GORA SUMMA Alpapeta!
GORA DONOSTIA!


San Jose de la Montaña zahar egoitzara bisitan

Zikoina eta Txita gelako 5 urteko txikiak, aiton-amonak bisitatzera joan dira. Urduritasuna, emozioa ….nabariak ziren astean zehar eta goizean bereziki. Egunak igaro dituzte gaurko saioa prestatzen. Ilusioz beterik, norberak egindako apaingarri batzuk oparitu dizkiete, eta gabonetako kantak ikasi dituzte beraiei abesteko.
Iritsi garenerako prest eta zain geneuzkan gure aiton-amonak. Berehala, guri begira erne erne, eta irrifartsu. Guztion gozamenerako izan da momentu hau.



Ikustekoa haurren sentiberatasuna eta begiruneak. Zorionak eta eskerrik asko!.
Eguberri on guztioi!!


Hiru Errege, Olentzero eta Mari Domingiren bisitarekin.

Abenduak 19. Ez dugu ahaztuko gaurko eguna!. Goizetik hasi eta arratsaldera arte, sorpresa, urduritasuna,alaitasuna,musika,harridura eta berebiziko emozioa izan ditugu gure artean Hiru Errege, Olentzero eta Mari Domingiren bisitarekin.
Opariak jaso, muxuak eman eta,nola ez!, gure eskutitzak batzuei eta besteei banatu.

Egun paregabea!!! Eskerrik asko guztioi




Abenduak 3, Euskararen Eguna

Egun pozgarria gure txikientzat. Argitxoren hitzek eman diote hasiera sorpresaz beteriko egunari. Gelako lasaitasunean, bat batean, iratxoaren ahotsa entzuten da. Harrituta, aho zabalik eta emozioz beterik guztiak. Hortik aurrera, jolasa, zirrara, mugimendua, elkar eragina, harremana, saiakera eta ahalegina dira protagonista. Opari bat ere egin digu gure iratxo magikoak, gaileta eta txokolatea lagunartean askaritxo eder bat egiteko.

Urte betekoengandik hasi eta 5 urtekoak ere barne, guztiok elkartu gara eskolako jolastokian trikitixa eta panderoaren erritmo biziekin dantza egitera. Erromeri alaia eta zoragarria. Barreak, algarak eta gozamena!!! Eta zer hobe eguna bukatzeko irudimena baino. Ipuin kontalariak, ipuinen mundu magikora eraman gaitu. Eguna biribila benetan!




Maria Haurra Eguna. 21 azaroak

Lestonnac eraikuntzan egun handia ospatu dugu Haur Hezkuntzako txikiok, Maria txikia zeneko eguna hain zuzen ere.
Andereñoarekin ospakizun txiki bat egin dugu eskolako kaperan: Mariaren ipuintxo bat kontatu digu, gitarraren musikaren laguntzaz abestu dugu eta, bukatzeko, loreak oparitu dizkiogu gure maitasunaren seinale.
Maria, zure antza izan nahi dugu:
ALAIAK, XUMEAK, ETA ESKUZABALAK HAZI.
MAITE ZAITUGU!!!!




4 urteko txikiak Kristina Enean

Eguraldi bikainaeta ingurune zoragarriak jarduera dibertigarri honentzat. TXANOGORRITXO HIRIAN izan da ikasturte honetarako proposamen berria eta haurrek izugarri gozatu dute. Ikusi besterik ez emozioz beteriko haien aurpegiak!!! Jolasean Txanogorritxoz jantzita eta kontu-kontari, bide hezkuntzako oinarrizko zenbait arau landu dituzte.




SUMMA Aldapetako dantzariak

Haur eta Lehen hezkuntzako txikiek dantza ikuskizun bikaina eskaini digute Lestonnac-eko Areto nagusian. Primerako ekitaldia eskaini digute. Gainerako txikiak eta gerturatu diren gurasoak liluratu gaituzte beraien erritmo alai, mugimendu eta graziarekin. Jai giro bikaina izan dugu eta guztiok dantzen erritmoei txaloka jarraitzeko aukera izan dugu. Segi ezazuela horrela gozatzen!!! Gora SUMMA Aldapetako dantzariak!!!




Haur hezkuntzako ikasturte bukaerako jaialdia

Eskuz egindako jantziak, apaingarriak, entseguak … guztiak, bizitzaz eta esanahiaz betetzen dira egun honetan. Haurren urduritasuna eta sabeleko kilimak, senideen kuriositatea eta jakin-mina, guztion zirrara sumatzen dira eskolako bazter guztietan.
Musika, dantza, alaitasuna, algara, irribarrea, elkarlana, sormena, gorputz-espresioa, elkartasuna, maitasuna … izan ditugu lagun ibilbide osoan.
Arratsalde paregabea eta festa bikaina SUMMA Aldapetako txikiek eskaini digutena.




3. Haur hezkuntza CRISTINA ENEAKO parkean

Haur Hezkuntzako 3, 4 eta 5 urteko haurrak Cristina Enea parkean izan dira. Goiza atsegina eta interesgarria pasa dute lagun artean eta bertako begiraleei arretaz so egin diete.

Adin bakoitzak tailer batean parte hartu du:

Marrubitxo iratxoa- 3 urte
Marrubitxo iratxoa Cristina Enea - ko zuhaitzen artean bizi da eta izugarri gustatzen zaio parkera etortzen diren haurrekin jolastea. Istorio harrigarrien bidez parkeko bere bizilagunak aurkeztuko dizkie: zuhaitzak, loreak eta animaliak.


Zaborrontxo gaixorik dago- 4 urte

Zaborrontxo gaixo dago, bere barruan dituen hondakin guztiek eragindako tripako min handiarekin. Haurrek zaborra sailkatzen lagunduko diote Zaborrontxori, gainerako pertsonaiak (haurrek erraz ezagutzen dituzten ontziak eta beste hondakinak) ezagutzen dituzten bitartean, eta hirian aurkitzen ditugun gaikako bilketarako edukiontzietan jarriko dituzte.


Eta zu nongoa zara?- 5 urte

Zer jaten dute jirafek? Non egiten dute lo pinguinoek? Nola jaiotzen dira krokodiloak? Taldeetan, ikasleak munduko animaliez mozorrotzen dira, horiek bezala ibiltzen dira, zer jaten duten eta non bizi diren ikasten dute


Tailer hauen helburuak naturarekin eta honen zaintzarekin zerikusia dute:
Ingurune naturaleko elementu nagusiak, horren ezaugarriak eta elkarreraginak identifikatu, ingurumena ulertzeko, estimatzeko eta errespetatzeko xedearekin.
Sortzen ditugun hondakinak konponbidea behar duen arazo gisa identifikatu.
Izaki bizidunak zaintzeko eta errespetatzeko ohiturak garatu



4 urteko txikiak Cristina Enean

Eguraldi bikainaeta ingurune zoragarriak jarduera dibertigarri honentzat. TXANOGORRITXO HIRIAN izan da ikasturte honetarako proposamen berria eta haurrek izugarri gozatu dute. Ikusi besterik ez emozioz beteriko haien aurpegiak!!! Jolasean Txanogorritxoz jantzita eta kontu-kontari, bide hezkuntzako oinarrizko zenbait arau landu dituzte. Segi ezazuela horrela gozatzen!!! Gora SUMMA Aldapetako dantzariak!!!




5 urteko ikasleak Chaminaden

Haur Hezkuntzako 3. mailan gaude eta aurtengoa da gure azken ikasturtea Lestonnac eraikinean. Datorrenean, Lehen Hezkuntzako 1. maila Chaminaden hasiko dugu! Aldaketa garrantzitsua da guretzat eta, ikasturte hau bukatu aurretik, hara joan gara gure zikloko kideak, gelak eta erabiliko ditugun espazio desberdinak ezagutzera. Guk egindako oparitxo bat eraman diegu eta, elkarrekin hamaiketakoa jan eta jolastu eta gero, gure betiko eskola maitera itzuli gara. Goiza pasa polita izan da eta ziur gaude udaren ondoren, lasaiago etorriko garela eraikin berria ezagutzen dugu eta. Segi ezazuela horrela gozatzen!!! Gora SUMMA Aldapetako dantzariak!!!




Donostiako Orfeoiko musika tailerra

Haur Hezkuntzako 4 eta 5 urteko haurrek, atseginez prestatutako ekitaldi bat aurkeztu diete bere gurasoei. Musika tresnek eta erritmo desberdinek, doinu goxoaz jantzi dituzte Lestonnac-eko Aretoko bazterrak. Arretaz jarraituz irakasleen keinuak, SUMMA Aldapetako musikariek musika saio polita eskaini digute.





Pi - Pi - Pi Trenez goaz

Pi-pi-pi trenez goaz, pi-pi-pi zein ederki !! Pi-pi-pi trenez goaz, pi-pi-pi elkarrekin. Pi-piiiiii . Egun majikoa Haur Hezkuntzako 2 urteko txikientzat. Hau poza!!! haien aurpegitxoak ikusi besterik ez. Esperientzia polita, erakargarria eta dibertigarria izan da benetan.




SUMMA Aldapetaren eguna

Egunaren hasieratik bukaera arte, irria eta algara izan dira ikastetxeko ohiartzunak. Txikienak, txikiak, ertainak eta handiak, guztien gozamena senti daiteke puzgarrietan, tren txikian, marrazketa txokoan, mozorroan.... Musikaren erritmo eta doinu alaiek betetzen dituzte Lestonnac-eko jolastokia, gelak eta korridoreak. Denok festara!!!!





SUMMA Aldapetako txikiak, Gipuzkoako txokoetan barrena

SUMMA Aldapetako HH1, HH2 eta HH3ko haurrok Gipuzkoako bazter eta txoko politak ezagutuaz, egun zoragarria pasa dugu andereño eta lagunen konpainian. Eguzkia lagun Altzo, Arama eta Larraulgo herrietan ibilbidetxo bat egiteko aukera paregabea izan dugu, hauen lasaitasunaz eta paisaiaz gozatuz. Ondoren, nola ez? bapo bazkaldu eta gosea ase dugunean, lagunekin gelditu gabe jolasten eta korrikan ibili gara. Eguna berehala pasa zaigu!......etxera itzuli behar al dugu???....oraindik ez, beste pixka bat!! ... Bapatean autobusean isiltasuna egin da, galdu ditugu azken indarrak eta batzu bertan gozo gelditu gara. Ssssssss!





"Euskara Eguna"

Haur Hezkuntzan bikain eta giro ezin hobean ospatu genuen euskararen Nazioarteko eguna.
Nahiko dantza eta jolas egiteko aukera izan genuen.
Argitxo ere gure artean izan genuen . Bai, bai!!! Irriek eta algarek bete zituzten SUMMA-Aldapetako txoko guztiak. Hemen dituzue hau guztia honela dela baieztatzen duten argazkiak.



Clown ikuskizuna 4 eta 5 urteko haurrentzako

SUMMA Aldapeta Gaur, azaroak 11, Clown erakustaldi bat eskaini die Lourdes Urbinak Summa-Aldapetako 4 eta 5 urteko haurtxoei. Saioaren helburua bekaizkeria eta norberekia saihesten ikastea izan da.
Plazer handi bat izan da.


Haur Hezkuntzako zuzendarien Bilera Probintziala

Maiatzaren 8 eta 9an zehar, Probintziako ikastetxe marianisten sareko Haur Hezkuntzako zuzendarien bilera egin zen. Guztira 19 pertsonek hartu zuten parte, tartean pedagogiako eta sarearen formakuntzarako laguntzaileak eta hezkuntza berriztatzeko aholkulariak. Ikastetxe askotako ordezkariak bertaratu ziren: Vitoria-Gasteiz, Zaragoza, Logroño, Valentzia, Kadiz, Jerez, Madril, Ciudad Real, Valladolid eta Pola (Asturias).

Bileraren helburua Etapa honetan metodologia eta estrategia berrien inguruan urte osoan zehar egindako lanari jarraipena ematea zen. Hasteko, Baztango Haur Eskolari (Elizondo) egin zioten bisita, bere hezkuntza Reggio Emiliako metodologian oinarritzen duen ikastetxeari hain justu. Metodologia klase honetan, batetik, haurraren potentzia intelektuala, emozionala, soziala eta morala lantzen da eta, bestetik, irakasleak, entzumena baliatuz, haurraren ekimena sustatu eta era produktiboan gidatzen du.

Hurrengo egunean, goiz osoan zehar, SUMMA Aldapetak bere proiekturik berritzaileenetako bat aurkeztu zuen: “Sortuz jolastu: Ikertu”, erabateko sormenean funtsatua. Berriztatzeko aholkularia gurekin egon zen astean zehar, irakasleekin esperientziak partekatzen, ikasgeletan egindako lana ikusten eta baita Lestonnac-eko haurren amekin hitz egiten ere.

Ikasturtearen amaieran bilera bat egingo da 17 ikastetxeetako 200 hezitzaile baino gehiagorekin. Zorionak egindako lanagatik!

Inauteriak festa handia Haur Hezkuntzan

Joan den ostiralean, otsailak 1, Haur Hezkuntzako neska-mutilek inauteri egun alaia ospatu zuten . Giro bero-beroan egin zioten aurre eguraldi txar eta hotzari. Ekitaldiaren ondoren, saltoka eta brinkoka arituta erretako indarrak berritzeko, askaritxo gozoa egin zuten. GORA INAUTERIAK!!!

Kaldereroen festa handia Haur Hezkuntzan

Joan den urtarrilaren 31n, ostirala, gure ikastetxeko txikienek beren lehen Kalderero-festa bizi izan zuten SUMMA Aldapetan. Konpartsen desfilea Lestonnac eraikinetik abiatu zen, eta ondoren Aldapeta zein Easo kaleak zeharkatu zituen, etengabe txalotzen zuen ikusleriak bere ibilerak txunditurik jarraitzen zituen bitartean.

Easo plazara iritsitakoan, neska-mutilek ekitaldi ikusgarria eskaini zieten bertan bildu ziren guraso ugariei. Denetarik izan zen: inauteritako erregina, kalderero nagusia, hartza, bezatzailea, txikienak zeramatzaten asto-gurdiak, mozorrotutako andereño eta ikasleak, eta batxilergoko bolondres-ikasle ugari ere bai. Hori guztiaz gutxi balitz, txaranga bikainak aparteko giroa jarri zuen. Gozatu galanta hartu genuen guztiok. Zorionak gure txikiei!


TILIN TALAN HAUR ESKOLA - Gabonetako Tailerra

Aurten nobetate bezala, Ikastetxeak Tilin Talanen laguntzarekin gabonetako tailerra antolatu du, haurrek aisialdiko denboraz gozatzeko.
Tailerraren helburu nagusiak haurrek Gabonetako oporrak era entretenigarri eta atsegin batean igarotzea izan da. Horretarako ekintza desberdinak antolatu ditugu emaitza positiboekin. Ekintzen artean, Gipuzkoa Plazako jaiotza ikustera joan gara, gure olentzeroa antolatu eta hiriko dendatara hurbildu gara abestera, baita Kursaaleko PINera joan ere.

     Zerbitzu hau berriz emango dela jakinarazten dizuegu:
     • Aste Santuko oporretan (martxoaren 25tik apirilaren 5era)
     • Udako oporretan (ekainaren 24tik uztailaren 31era)

Haur Hezkuntzako 4 eta 5 urteko txikiak Kursaal aretoan

Azaroaren eta abenduaren hasieran Summa-Aldapetako Haur Hezkuntzako 4 eta 5 urteko haurrek “25+1. Goya Sariak” erakusketaren ikustaldirako antolatutako tailerretan hartu dute parte. Gogoz eta gustura aritu dira bertan.

María Haurraren Jaia

Maria haurra zenean elizara lehen aldiz sartu zela ospatzeko, gu ere lehen aldiz joan gara SUMMA-Aldapetako Haur Hezkuntzako Lestonnac eraikuntzako kapera berria ezagutzera. Bertan, Izaskunen eskutik, Mariari eta sabelean duen Jesusen irudi zoragarriari loreak eskeini ondoren, goxo-goxo, honako hitz hauek abestu dizkiogu:

Elizan bildu gara
denok elkarrekin
gure ama Maria
eta Jesusekin.
Bihotzak zabaldurik,
irribarre batekin
nahi dizuegu-eta
agur-agur egin.

Arratsaldean Felixek Mariaren irudia eta gu bedeinkatu gaitu.