logo

Pedro Echenique estuvo en SUMMA Aldapeta

Oan den otsailaren 23an, Pedro Echenique izan genuen SUMMA Aldapetan. 'Zientzia, Hezkuntza eta Etorkizuna'ri buruzko mintzaldia eskaini zien gurasoei, irakasleei eta ikasleei. Mundu mailako zientzialaria eta ikerlaria, komunikatzaile aparta da Pedro Echenique. Azalpen bikaina eta erakargarria oparitu zigun. Zientziari, hezkuntzari, musikari, historiari eta kulturari buruz hitz egin zuen, eta zientziak giza zientzietan duen garrantzia azpimarratu. Mila esker, Pedro, oinarrizkoa denaren garrantzia helarazteatik.

Luxu handia izan da zu gure ikastetxean egon izana.



Londresko Bett Show-ean izan da SUMMA Aldapeta

"Londresko Bett Show-ean izan da SUMMA Aldapeta, hau da, Teknologia eta Hezkuntzari buruzko Europako azokarik handienean. Urtarrilaren 25etik 28ra bitarte, hezkuntzaren baitan mundu digitalarekin eta berrikuntzarekin lotura duen oro bildu da Erresuma Batuko hiriburuan.

Irudi honetan duzue Víctor M. Vitoria, Smart etxeko pantaila (ez baitira arbelak) digitalekin. Etxe horrekin, hain zuzen, akordio interesgarriak adostu zituen eraikin berriko proiektoreak ordezteko.




Gainera, hartu-eman baliagarriak ezarri genituen hezkuntza-eremu berriak sortzeko. Microsoft etxearekin adibidez, zeinak Maker Space harrigarria aurkeztu baitzuen, teknologiako ikasgaiean abian ipintzeko ikuspegi interesgarria oso."







SUMMA Aldapetako Haur Hezkuntza, “Sormenaren Hezkuntzaren Seinale”

Rosa Sensat Irakasle Elkartearen Infancia (Educar 0 a 6 años) aldizkariak, 153. alean (iraila/urria 2015), erreportai zabala eskaini dio SUMMA Aldapetako Haur Hezkuntzari. Adierazpen tailerra eta hezkuntza sortzailea izan da erreportaiaren ardatza. “Sentir, expresar, descubrir y crecer. El espacio y el tiempo en la escuela” izena du lanak. Nerea Alzola Maiztegi (Mondragon Unibertsitatea), Itziar Iturrioz (SUMMA Aldapetako Haur Hezkuntzako zuzendaria) eta Arantza Garitaonandía (SUMMA Aldapetako irakaslea) dira berau gauzatu dutenak.





Heldu ginen gauean jada, talde bakoitzak emanaldi txiki bat eskaini zuen. Hurrengo egunetan zehar, hainbat tailer gauzatu ziren: musika afrikarrari buruz, jazzari buruz, musika valentziarrari buruz. Ikasleek tresnak joz, abestuz eta dantza eginez hartu zuten parte horietan. Valentziako hondartzan jan eta bainatu ziren, eguraldi ederra lagun. Hiriko parte zaharra ikusi eta “tapeo” musikala ere egin zuten, zenbait lekutan antolatutako kontzertutxoetan murgilduz. Eta, amaitzeko, euren jarduna plazaratzeko kontzertua. Gure taldearen ekitaldiak txalo zaparrada jaso zuen eta zorion sorta galanta ere bai.
Azkenik, aipatu gure ikasleek afizio berbera duten lagun berriak egin dituztela, hori guztia musikaz gozatuz egin ere. Gogotsu gaude hurrengo topaketa noiz etorriko.

I Encuentro de música y danza de colegios marianistas

Maiatzaren 15, 16 eta 17an Valentzian egin zen Espainiako ikastetxe marianisten I. musika eta dantza topaketa. 12 eskolek hartu zuten parte. Gure ikastetxearen ordezkari gisa eskolania joan zen bertara, Lehen Hezkuntzako 5. mailatik DBHko 3. mailara arteko 12 neskek osatua. Juanjo Fernández izan zen euren arduradun zein zuzendari, eta Javier González Sarmiento, aldiz, laguntzaile eta pianojole moduan joan zen.
Egun biziak izan ziren, eta ikasleek, jarduera anitzei esker, beste ikastetxeetako kideak ezagutzeko eta lagun berriak egiteko parada izan zuten.





Heldu ginen gauean jada, talde bakoitzak emanaldi txiki bat eskaini zuen. Hurrengo egunetan zehar, hainbat tailer gauzatu ziren: musika afrikarrari buruz, jazzari buruz, musika valentziarrari buruz. Ikasleek tresnak joz, abestuz eta dantza eginez hartu zuten parte horietan. Valentziako hondartzan jan eta bainatu ziren, eguraldi ederra lagun. Hiriko parte zaharra ikusi eta “tapeo” musikala ere egin zuten, zenbait lekutan antolatutako kontzertutxoetan murgilduz. Eta, amaitzeko, euren jarduna plazaratzeko kontzertua. Gure taldearen ekitaldiak txalo zaparrada jaso zuen eta zorion sorta galanta ere bai.
Azkenik, aipatu gure ikasleek afizio berbera duten lagun berriak egin dituztela, hori guztia musikaz gozatuz egin ere. Gogotsu gaude hurrengo topaketa noiz etorriko.

Posible al da hainbeste gauza egitea hain denbora gutxian?

Eta, tarte berean, posible al da hainbeste gauzaz gozatzea? Gutxi izanik ere, hain denbora gutxian hainbeste gauza egiten, bizi al litezke sekula ahaztuko ez diren esperientziak? Bai. 24 orduren buruan,

Donostiako SUMMA Aldapeta ikastetxeko ikasleok, DBHko 3. eta 4. mailan ari garen Jai-eko ikasleok bidaia azkarra egin dugu Gasteizera. Han, Santa Maria Ikastetxe Marianistak eta bertako elKarbidea fede taldekoek parez-pare zabaldu ziguten atea. Iritsi, gauzak utzi, afaldu eta prestatu ginen… zertarako?: Euskal Herriko konkistatzailerako! Lau herri: Legazpi, Gopegi, Andoain eta Igorre. Lau kapitain: Korta, Juanito, Belen Esteban eta Yliena. Irabazle bakarra: Legazpi.



Gosaria batera eta handik gosari solidarioa abian ipintzera. Ze bizipen ederra! Ebanjelioan jardun! Scout-ak ezagutu genituen eta elkarlanean aritu ginen eurekin (une batez) Mundu hobea eraikitzeko.

Gasteizko erdigune historikoari bisita: bikaina benetan hiria! Mendizorrozara ibilian, geldialdi teknikoa parkean eta Ikastetxera berriz Komunitate Marianista ezagutu eta eurekin askaltzeko. Tranbia honuntz... tranbia haruntz..., eta handik autobus geltoki berrira. Eta berehala Donostian berriz ere. MILA ESKER, Jainkoa, gure bidera etorri zarelako. Gaur, Emaus-eko jarraitzaileek bezala, zure Semea ezagutu dugu haur behartsu hauei gosaria banatzean; gaueko idatziak irakurtzean, zure aurpegia ikusi dugu Jai eta elKarbidea osatzen duten gazteengan. Barruan altxorra daramaten neska-mutilak dira, eta euren alboan gaude, zoriontsu izan daitezen eta besteak zoriontsu egitera iris daitezen. Bizi al litezke gauzak sakonkiago 24 orduren buruan? Ez. Ondo pasa!


Jarri zure tapoia

JAI (Jesusen Atzetik Ibiltari) fede taldekook, bereziki 3. eta 4. mailako taldeak, tapoiak biltzeko kanpainan jardun dugu etengabe. Ataxia-Telangiektasiari buruz ikertu ondoren, eta, gaitz hau jasaten duten pertsonen zailtasunak aintzat harturik, ikasturte honetan tapoi-bilketaren kanpaina gehiago sustatzea erabaki dugu. Alde batetik, ikasitakoa hedatu nahi dugu, eta, beste alde batetik, ikastetxe osoa gai honetaz jabetzea lortu. Horregatik hain zuzen egin dugu bideo hau, eta horregatik ipini dugu ikastetxeko sarreran tapoimetroa, zenbat tapoi jasotzen ari garen jakinaraziko diguna.

Animatu eta jarri zure tapoia! Mesedez, ez dezazula ahaztu.



Aldapeta Abesbatzaren arrakasta Logroñon

Larunbatean, azaroak 29, Errioxako abesbatza eta orkestra sinfonikoaren batera, Aldapeta abesbatzak abestu zuen Logroñoko Riojaforum Auditorioan. W.A. Mozarten Requiem ezaguna izan zen kontzertuan jotako lan aipagarriena. Biharamunean egunkariko kritikek esan bezala, kontzertu bikaina eskaini zuten leporaino beteta zegoen auditorioan. Horren adierazle bukaeran zein zuzendariaren agurrean jasotako txalo zaparrada. Kontzertu honi esker, abesbatzak amaiera ederra eman dio bere hamar urteen ospakizunari.



Enpresen lasterketa Donostian VII. Enpresen lasterketa ospatzen da. "Osasuna, Kirola eta lana"




MURGUIA 2014

Ostiraleko iskanbila autobusean, Murgiara iristeko gogoa, ostiral arratsaldeko ezagutza-jokoa, lo falta, botak lokaztuta eta apur bat bustita Gorbeiara joatea, dutxa beroa, arratsaldeko gogoeta, Halloween gaubeila, lur jota egon arren lorik hartu nahi ez izatea, igandeko iratzarra, azken eguna, gymkhana, hitzaren ospakizuna, gitarren musika, kamiseta fosforitoak, familiako argazkiak, “agur” ez den “gero arte”-a, eta hitzez adierazi ezin daitezkeen hainbat eta hainbat gauza. Hori bera, adieraztezina dena batik bat, izan da Murgia´14 125 pertsonontzat.



Kirol Egokitua

Atzo, gure ikasleak Anoetan izan ziren Realeko presidenteak Kirol Egokituaren Federazioko presidentearekin batera eman zuen prentsaurrekoan.


Asteburua SUMMA Aldapetan

Asteburuan DBHko 1. eta 2. mailako 40 ikasle jaso genituen, Madrilgo El Pilar eta Amorós ikastetxe marianistetakoak hain zuzen. “Senda” fede-taldeko partaideak dira, eta Jai-ko gure neska-mutilekin bildu ziren eskolan.

Era berean, Elkarbideako Batxilergoko 2. mailako 23 ikasle ere jaso genituen, Gasteizko Santa Maria ikastetxeko fede-taldeko ikasleak denak.

Larunbat goizean kirolean eta Cambridgeko azterketak egiten jardun zuten. 8 orduko ikastaro bat ere burutu zen Haur Hezkuntzako irakasleentzat, “Ikaskuntza Kooperatiboa”-ri buruzkoa alegia. Bertara, gure klaustroaz gain, Gasteizko, Madrilgo eta Valladolideko hezitzaileak joan ziren.

Igandean, lainoen arteko urdingunea probestuz, hainbat haur etorri ziren kirolean jardutera euren entrenatzaile eta guzti. Une berean, eguraldi txarra zela medio, Mendi Klubeko gure ikasleek ikastetxean hartu zuten babes, eta “etxean” egin zituzten jarduerak. Badminton-txapelketa ere egin zen kiroldegian, non beteranoek parte hartu baitzuten. Azkenik, Urtebetetze-ospakizuna izan genuen arratsaldean.
IKASTETXEA ZURE ETXEA DA!
Miguel Ángel Dieste SM

Kristau EskolakSUMMA Aldapetan eman dio hasiera ikasturte berriari

Kristau Eskolak, Euskal Autonomia Erkidegoko izaera erlijiosodun itunpeko ikastetxeak biltzen dituen elkarteak, SUMMA Aldapetan eman dio hasiera 2013-2014 ikasturteari. Joan den irailaren 19an egin zen inaugurazio ekitaldi horretan, lehenik Donostiako gotzaina den Jose Ignacio Munillak gidatutako elizkizuna ospatu zen, eta ondoren ekitaldi instituzionala burutu. Bertan, elkarteko presidente eta zuzendari nagusi diren Joseba Kamiruaga eta Mikel Ormazabalek, bai eta Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza sailburuordea den Arantxa Aurrekoetxeak esku hartu zuten, hiru probintzietako ikastetxeetako zuzendaritza taldeetako ordezkaritza zabalaren aurrean.


Ekitaldi honetan gure ikastetxeko ikasleek parte hartze berezia izan zuten; zenbait unetan aurkezle lanak egin zituzten, bestetik Helburu gorenaren irudi izan zen Uzturreko igoeran grabatutako KE-ren bideo ofizialeko protagonista izan ziren, eta azkenik ikasle helduen abesbatzak KE-ren ereserkiaren egokitzapena abestu zuen, bertan bildutakoen gozamenerako.

Familien festa

Igandean, hilaren 16. egunean, SUMMA Aldapetako familien festa handia egin zen Chaminade Eraikinean. Helduak eta haurrak aintzat hartuta, 600 pertsonatik gora egon ziren festan. Egun bikain eta oso dibertigarria igaro genuen, eguzki eder baten berotasuna biziki eskertu genuelarik. Eukaristia hamaiketan hasi zen eta eskolaniak eskainitako kontzertutxo batekin amaitu. Ondoren, euskal dantzen eskolaz kanpoko taldeak, bere partaideen gorputz-gaitasunekin, txunditurik utzi gintuen. Lehen Hezkuntzako gimnastika erritmikoko neskek ere izan zuten euren txanda eta saio harrigarri bat eskaini zuten, dominen ematearekin bukatu zena.

Frontoian izan zen bazkaria, hain zuzen ere paella egin berri, gozo eta handi bat. Haurrek egun osoan izan zuten hainbat ekintzekin gozatzeko aukera: gaztelu puzgarriak, txu-txu trena, zezen mekanikoa, surfeko taula motorduna, tirante elastikoak... Eta, egunari bukaera ezin hobea emateko... apar-bainua! Aparta benetan! Gure eskerrik beroenak guraso antolatzaileei eta festa hau familien egiazko egun bihurtu zuten parte-hartzaile guztiei.




SUMMA Aldapeta arrakastatsu 17 urtez azpikoen Espainiako txapelketan

SUMMA Aldapeta, kirol arloan, arrakastak lortu eta lortu ari da. Asteburu honetan bost domina lortu ditu 17 urtez azpikoen Espainiako txapelketan.

Clara Azurmendik bi urre eskuratu zituen, bat banaka eta bestea binakakoan, Elena Gilekin batera. Gainera, Alejo Beas eta k zilarra lortu zuten gizonezkoen binakakoan, eta Alejok berak eta Elena Gilek brontzezko domina eskuratu zuten banaka. Marka itzela dudarik gabe badmintonean egindakoa.

Jose Ignacio Munilla jaunaren bisita pastorala jaso genuen SUMMA Aldapetan

Ostiralean, maiatzaren 3an, Donostiako Gotzaina den Jose Ignacio Munilla jaunaren bisita pastorala jaso genuen SUMMA Aldapetan. Lehenik eta behin, Zuzendaritzak eta IGE-ak, bere presidentea buru zutela, agurra egin zioten. Ondoren Chaminade Eraikineko ikaskuntzaz kanpoko langileak agurtu zituen Gotzainak, eta sukaldera sartu ere sartu zen, eta hantxe topatu zituen sukaldariak 45 kilo garbantzu zituen lapikoarekin.

Sukaldeko pasartea eta gero, Zuzendaritza Kontseiluarekin bildu eta Belen Eraikinera zuzendu zituen pausoak. Bertan, pasilloetan zeuden ikasle eta irakasleekin mintzatu zen era atsegin eta gertuan. ZIG-eko ikasle eta irakasleek topaketaren argazkiak atera zituzten.





Lestonnac Eraikinean txikien ikasgeletara sartu zen, maitasun handia eta izaera dibertigarria erakutsiz. Etapa guztietako pastoralen eta pastoral familiarraren bileretan ere parte hartu zuen. Hurrena, hamaiketakoa egin zuen Marianistekin eta Mariaren Lagundiaren eta Marianisten Kontseilu Errektoreko kideekin. Jarraian, JAI taldeetako MCM-ko ikasleekin egon zen, arratsalde horretan bertan sendotza egitekoak zirenekin hain justu. Haiekin hitz egin zuen eta baita, lagun giroan, euren galderak erantzun ere. Agenda betea eta egun emankorra. Zorte handia izan da guretzat zu gure artean izatea.

Mila esker, Gotzain jauna!

19 urtez azpiko Badminton Txapelketa SUMMA Aldapetan

Joan den asteburuan, apirilaren 19, 20 eta 21ean, 19 urtez azpiko Espainiako Badminton Txapelketa egin zen SUMMA Aldapeta Ikastetxeko pabiloian.

Espainia osoko kirolariak gure hirira gerturatu ziren garaipenaren bila eta agerian utzi zuten kirol honetan duten maila ikaragarria.

Parte hartzeari dagokionez, gure jokalariak izendatuko ditugu: Andoni Azurmendi (zeinak, azken orduko lesio bat zela medio, ezin izan baitzuen jokatu), Alejo Ibeas, Pablo Tejada, Alfonso de Juana, Aitor Arraiza, Elena Gil, Miren Azkue eta Clara Azurmendi.



Miren Azkuek brontzea lortu du Aitor Arraizarekin batera Binakako Mistoan. Eta baita beste brontze bat ere Emakumezkoen Binakakoan (Lizarrako Ana Montoyaren laguntzaz). Aitor Arraizak brontzea lortu du Gizonezkoen Banakako sailean, txapelketa irabazi zuen lehiakideak soilik hartu zuen mendean, partidu orekatu baten ondoren.

Bestalde, Clara Azurmendik Espainiako 19 urtez azpiko Txapeldun izatea lortu du Emakumeen Banakakoan. 14 urte besterik ez ditu Clarak, bera dugu hain zuzen txapel hau lortu duen kirolaririk gazteena.

Txapelketaren antolakuntza, Txominen gidaritzapean eta José Pazón eta Ignacio Maestre nekaezinen laguntzaz, erabateko arrakasta izan da. Hori gutxi balitz, eguraldiak gure alde egin zuen eta bisitari guztiek Donostia eguzkitsu batez gozatzeko aukera izan zuten.

Bereziki eskertu nahi dugu anoaren ardura izan zuen ama taldearen lana, eurei esker denek indarrak berritzeko aukera izan baitzuten. Era berean, aipamen berezia merezi dute markagailuan eta beste hainbat beharretan lagundu zuten haur guztiek ere.

Bejondeizuela!

Internet delako HORI, baita nire gurasoentzat ere


Joan den apirilaren 18an, osteguna, ikastetxeko Gurasoen Elkarteak SUMMA Aldapeta etapa berri honetako lehen hitzaldi-solasaldia antolatu zuen. Ia 200 bat gurasok gozatu ahal izan zuten ordubetez Jorge Bermudezek egindako azalpen bikainarekin. Gipuzkoako delitu informatikoen Fiskala denak “Internet delako HORI” xeheki azaldu zigun, bere abantaila eta desabantailak eta, batez ere, erabilera desegoki batek guretzat eta seme-alabentzat ekar ditzakeen arriskuak argituz. Bukatzeko, ordu erdi pasatxo egon zen bertan azaldutako hamaika zalantzari erantzuten, ordura arte erakutsitako ezagutza eta atsegintasunez."

1. Elkartasun Olinpiada


Joan den martxoaren 9an SUMMA Aldapetako 1. Elkartasun Olinpiada ospatu genuen. Mila lagun inguru izan ziren ekintza desberdinetarako izena eman zutenak, eta beste horrenbeste egunaz, patioetako elkarbizitzaz eta tabernaz gozatu zutenak. Mundiala izan zen!

Ospakizun horrekin, aurrekari gutxi dituen elkartasun olatu erraldoia eragin duen kanpainari amaiera eman zitzaion. Esker mila bihotzez bertan esku hartu duzuen guztioi, laguntzaile zein parte hartzaile guztioi. Ikastetxe bezala askoz ere gehiago elkartu gaituen esperientzia izan da. 10ekoa gurasooi, Festa taldekideoi eta antolaketa taldea osatu duzuen guztioi.



Munduaren beharrez jabetu eta gure egiten laguntzeaz gainera, mugitu egin gara eta gure helburua bete egin da. Bikain! Zuen eskuzabaltasunak, une honetan ACCIÓN MARIANISTAk Togon duen proiektua errealitate izatea ondorioztatu du.
MILA ESKER!!

“Zerutik jausi ziren hitzak”


Aurreko otsailaren 27an, Zereginen Ikaskuntzarako Gelako ikasleek antzezlan bat aurkeztu zuten Chaminade Eraikuntzako Areto Nagusian. “Zerutik jausi ziren hitzak” zuen izena eta, bertan, adierazteko eta sentitzeko orduan hitzek duten garrantzia ulertarazi ziguten. Horretarako, autore anitzen pasarteak erabili zituzten: Nazareteko Jesus, Neruda, Lorca, Pessoa..., eta hizkuntza desberdinetan gainera.



DBHko 3. mailako ikasleak bertaratu ziren lana ikustera. Arrakasta itzela izan zen guztiontzat, bai ekitaldiaren ikuspuntutik, bai gogo biziz txalotu zuten ikusleen aldetik ere.
Aktoreek bikain bete zuten euren papera eta oso hunkituta bukatu zuten. Bide batez ikastetxeari eskerrak eman dizkiote aukera hau emateagatik. Benetan positiboa izan da esperientzia, errepikatu beharrekoa dudarik gabe.

KONTZERTUA: Gazteak, Brahms eta Orff barne hartzen dituen programa bat eskainiko dute, Caritasi laguntzeko

Kontzertu Solidarioa gizartearekin konprometitutako unibertsitateko ikasleek sustatutako eta gauzatutako ekimen bat da. Kontzertua Kursaaleko Auditorioan izango da, otsailaren 22an, eta bertan lortutako irabaziak Caritas Gipuzkoari emango dizkiote.

Ayete Ikastetxe Nagusiko ikasleek, egungo egoera ekonomikoa ikusita, zerbait egin behar dela erabaki dute, eta, horregatik, ekarpen bat egin nahi dute kontzertu honen bidez, "krisiaren ondorioz okerren dauden pertsonek, langabetuek eta beren etxeetatik kaleratutakoek, aurrera egin dezaten". Musikeneko Orkestra Sinfonikoaren eta Bilboko Koral Elkartearen parte hartzea izango duen Kontzertu Solidarioa guztiz bat dator antolatzaileen ideia honekin: "oso ondo dakigu gure inguruko errealitatearen egoera zein den, beraz, aukera paregabea dugu gure harri koskorra ekartzeko eta beharra duten pertsona askori laguntzeko".

Kontzertuaren zuzendaria Jesús Echeverria izango da, Musikeneko (Euskal Herriko Goi Mailako Musika Ikastegia) irakaslea eta Civitas Musicae orkestrako zuzendari titularra. Bakarlariak hauek izango dira: Elena Barbé sopranoa, José Manuel Díaz baritonoa eta Ariel Cruz biolinista. Kontzertu Solidarioaren programak Brahmsen “Bariazioak Haydnen tema baten gainean” (op. 56) eta Carl Orffen "Carmina Burana" (Cantiones Profanae) obrak barne hartuko ditu.


 (http://bewatermyfriendfesta.weebly.com/)

HIZKUNTZEN TRATAERA BATERATUA (H.T.B.)


Hizkuntzen Trataera Bateratuaren funtsa, curriculumean azaltzen diren hizkuntzen programazioa adostua da, unitate didaktiko batean mamitua dagoena. Hizkuntzaren ikuspegi komunikatiboa da abiapuntua, hiru hizkuntzetan komunak diren oinarriak eta antzekoak diren metodologiak. Transferigarriak diren edukiak era bateratuan landuz, zuen seme-alabek ahalik eta gehien baliatuko dituzte hizkuntz desberdinetan jasotzen doazen ezagutzak.

Proiektuaren bizkarrezurra, lantzen den testu mota da (narratiboa, azalpenezkoa, argudiozkoa,…). Proiektua unitate didaktiko batean garatzen da hizkuntza bakoitzean, desberdina den azken ekoizpen batean burutzen dena. Burutze hori testu-genero desberdinetan gauzatuko da (bideo digitala, galdetegi batean oinarritutako txostena, ahozko aurkezpena,…), bertan informazio-teknologiak bete-betean txertatuko direlarik. H.T.B.ren ikuspuntua komunikatiboa, aktiboa eta ikaslea ardatz duena da.


HIZKUNTZEN TRATAERA BATERATUA (H.T.B.)


Hizkuntzen Trataera Bateratuaren funtsa, curriculumean azaltzen diren hizkuntzen programazioa adostua da, unitate didaktiko batean mamitua dagoena. Hizkuntzaren ikuspegi komunikatiboa da abiapuntua, hiru hizkuntzetan komunak diren oinarriak eta antzekoak diren metodologiak. Transferigarriak diren edukiak era bateratuan landuz, zuen seme-alabek ahalik eta gehien baliatuko dituzte hizkuntz desberdinetan jasotzen doazen ezagutzak.

Proiektuaren bizkarrezurra, lantzen den testu mota da (narratiboa, azalpenezkoa, argudiozkoa,…). Proiektua unitate didaktiko batean garatzen da hizkuntza bakoitzean, desberdina den azken ekoizpen batean burutzen dena. Burutze hori testu-genero desberdinetan gauzatuko da (bideo digitala, galdetegi batean oinarritutako txostena, ahozko aurkezpena,…), bertan informazio-teknologiak bete-betean txertatuko direlarik. H.T.B.ren ikuspuntua komunikatiboa, aktiboa eta ikaslea ardatz duena da.


SUMMA Aldapetak egun handia ospatu zuen: San Tomas


Abenduaren 16an, Abendualdiko hirugarren igandean, SUMMA Aldapetak egun handia ospatu zuen: familiarteko lehen txistor-jana. Ikastetxeko IGEren antolaketa bikainari esker, bai eta familien zein ikasletxeko langileen partaidetza handiari esker ere, anaiarteko une berezia bizi ahal izan zen. Lehen ordurako guraso askok guztia prest zeukaten: tokia, mahaiak, labexkak, boletoak, sariak,... Txistor usaina 10ak aldera hasi zen zabaltzen.

11etan familia-eukaristia egin zen. Eliza lepo bete zen, eta neska-mutikoek ongi prestatutako abesti eta dantzak eskaini zituzten. Ondoren jaiotza erakusketaz eta Gabon-txartelez gozatzeko aukera izan zen. Goiz eguzkitsua izan zen, eta patioan txistor-otartekoak zein elkarbizitza ezin hobea izan ziren nagusi. Eskerrik asko guztioi. Familia handia gara jadanik. Zurekin hobeto!


SUMMA Aldapeta, ofizialki inauguratu da

Azaroaren 29a, egun berezia izan zen oso gure ikastetxearentzat, izan ere atzoko egunez inauguratu baitzen ofizialki SUMMA Aldapeta ikastetxea Lestonnac Eraikinean, Haur Hezkuntzaren egoitza den eraikinean, hain juxtu ere.

Inaugurazio ekitaldian, hainbat erakunde publiko, elizako zein hezkuntzako bildu ziren, guztiek beren laguntza eta poza adierazi zutelarik inauguratu berri den proiektua dela eta.

Ekitaldiaren buru ondoko pertsonak izan ziren, hala nola, Miguel Ángel Dieste Zuzendari Nagusia, Mª Sol Iriondo jabetzaren ordezkari eta Mariaren Lagundiaren ordenakoa, Julen Bengoetxea Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Ordezkaria, Mikel Ormazabal Kristau Eskolako zuzendariordea, eta Esteban Munilla, Donostiako Elizbarrutiko Hezkuntza Ordezkaria. Hauekin batera, hiriko zein probintziako ikastetxe desberdinetako zuzendari zein irakasleak ere izan ziren ekitaldian, bai eta gure ikasleen familien ordezkariak ere.


Imanol Artolak aurkeztutako saioan zehar, Izaskun Larzabal arkitektoak eraikinaren ezaugarri guztiak azaldu zizkien bertan bildutakoei.

Agintarien hitzaldien ostean, eta Lestonnac Eraikinean barrena bisita birtuala egitea ahalbidetzen duen bideoa ikusi zen bitartean, MCM Batxilergoko VII. promozioko ikasle ohia den Ane Agirrek bi doinu zoragarri jo zituen biolaz.

Saiori amaiera Haur Hezkuntzako zuzendaria den Itziar Iturrioz-en eskutik instalakuntzetan zehar egin zen bisita gidatuarekin eta ondorengo mokadutxoarekin eman zitzaion.

Diario Vasco

Noticias de Gipuzkoa

EUSKARA EGUNA 2012

Abenduaren 3an Euskararen Nazioarteko Eguna ospatzen da. Baina, zergatik egun horretan?

Ba al dakizue Euskararen Eguna guztiz lotuta dagoela Xabierko Frantzisko deunarekin? 1552ko abenduaren 3an hil zen Frantzisko, eta kondairak dioenez, hil aurreko azken hitzak bere ama hizkuntzan izan ziren, hau da, euskaraz.

1949. urtean Euskararen Nazioarteko Eguna ezarri zen. Orain dela ia 20 urte Eusko Jaurlaritzak eta Euskaltzaindiak bat eginik, Euskararen Nazioarteko Eguna ofiziala egin zuten.

Euskal Herrian ez ezik, munduko beste hainbat txokotan ere ospatzen da Euskararen Nazioarteko Eguna: Mexikon, Bartzelonan, Washingtonen, Buenos Airesen eta Parisen ere euskara goraipatzen da abenduaren 3an.

SUMMA ALDAPETAK bat egin nahi du ospakizun honekin, beraz, guk ere ospatuko dugu Euskararen Eguna gure eskolan. Antolatu diren jolas eta lehiaketetan parte hartzera animatzen zaituztegu eta bide batez, eguna euskaratik eta euskaraz bizitzera eta disfrutatzera.

Egun polita pasa!!

Ulibarri Batzordea.

Guk euskaraz kanta

Euskararen jatorria dokumentala