logo


Tokian Tokiko II. Biltzarra egin dute larunbatetik igandera bitartean

Donostian egin da Gazteen Europar Parlamentuko II. Tokian Tokiko Biltzarra larunbatetik igandera, otsailaren 11etik 12ra. Gure parte-hartzaileak: Nerea Díaz, Josu Urretabizkaia, Marina Sendino, Jose María Asencor eta María Fossati. Zorionak bostoi beraien partehartze bikainagatik. Izan ere, gure ikastetxeko hiru ikasle: Marina, Jose María eta María aukeratuak izan dira Gironara joateko, Bilkura Nazionalera. Zorionak!




Mondragon Unibersitatea

Lehengo asteartean, Azaroak 8, bigarren batxilergoko fisikako ikasleek Zientzia Astearen barruan kokatutako Mondragon Unibertsitateko taller batzuetan parte hartzeko aukera izan zuten. Bertan, energia iraunkorrak martxan ikusi, imanak flotatzen jarri edota magnesioa sutan jartzea bezalako iharduerak egin zituzten.






II Udaberriko matematika lehiaketa: Sarien banaketa

Zirraraz kargatutako arratsaldea joan den ostiralekoa maiatzaren 6an Leioan. II Udaberriko Matematika Lehiaketako lehen 10 sailkatuen ordena ezagutzeko unea iritsi zen. Gure sei ordezkariak bere familiak lagunduta han zeuden eta Batxilergoko zuzendariaren eta Matematika Saileko irakasle baten elkartasuna eta txaloak jaso zituzten.

Honaino iristeak meritu handia duela jakinda ere, ikastetxeko parte garen guztiok gure zorionak bidali nahi dizkiegu:

- Santiago Canciori lortutako lehen postuagatik, Jon Ímazi bere bigarren postuagatik eta Pedro Hernándezi lortutako zortzigarren postuagatik lehiaketako III. mailan (3. eta 4. DBHkoa).

- Luis Arriolari lortutako lehen postuagatik, Guillermo Gabaraini bere bigarren postuagatik eta Asier Carteri lortutako zortzigarren postuagatik lehiaketako IV. mailan (1. eta 2. Batxilergokoa).




Momentu honetaz, ondo merezitako sariez eta matematikaz gozatzen jarraitu! Zorionak txapeldunak!


Udaberriko lehiaketa

Martxoaren 11an ikastetxean "Udaberriko Lehiaketa"-ren lehenengo fasea ospatu zen, Madrileko Konplutense Unibertsitateak antolatuta.

DBH 3 eta 4. mailetako ikasle guztiek hartu zuten parte, baita Batxilergoko ikasleek ere. Ikasle bakoitza zegokion mailan aritu zen. Matematikako Departamentuko irakasleek zuzendu zituzten froga hauek. Emaitzak ikusita, 21 ikasle izan ziren aukeratuak lehiaketaren bigarren faseari aurre egiteko.

Apirilaren 23an aukeratutako ikasleek lehiaketaren bigarren frogan parte hartu zuten, Leioako Zientzia eta Teknologia fakultatean hain zuzen. Bertara joateko ikastetxeak autobusa alokatu zuen. Ikasleak Matematikako Departamentuko bi irakaslekin abiatu ziren.

Datorren ostiralean, maiatzaren 6an, sariak banatuko dira. Gure ikastetxeko 6 ikasle sarituak izan dira, haien mailan hamar lehenengo tartean geratu baitira. Honako hauek dira:





III MAILA (DBH 3 eta 4):

Jon Imaz (3 C)

Santiago Cancio (4 C)

Pedro Hernández (4 D)


IV MAILA (Batxiler 1 eta 2):

Luis Arriola (1 C)

Asier Carte (1 D)

Guillermo Gabaráin (2 C)

Egun horretan, sarien banaketako ospakizunean, ikasleek ezagutuko dute zein den haien posizio zehatza eta dagokien saria.

Zorionak sarituei eta mila esker ikasle guztiei parte hartu izanagatik.


Talent house

Batxilergoko 2. mailako 60 ikaslek topaketa izan dute Donostiako Talent House etxean, "Donostia week Inn" ekitaldiaren barruan. Bertan, ingeleseko eskola eman diete, bi helburu nagusi zituena:

• Ikerketa proiektu bat bertatik bertara ezagutzea. Proiektu horrek elebiduntasunak bi urte arteko haurren funtzionamendu eta eraketa zerebralean duen eragina aztertzen dihardu eta...

• Unibertsitatetik abiatuta ikerketaren mundura nola sartu erakustea, eta ikerketa proiektu jakin baten dinamika nolakoa den adieraztea. Monika Molnar Staff Scientist BCBL (Basque Center of Cognition, Brain and Language) irakasleak eman die lezioa eta oso interesgarria izan da. Ikerketa sustatzeko zentro donostiar honek beste lezio eta jarduera batzuetan parte hartzeko deia luzatu digu.




Ekonomiako Olinpiada

Joan den apirilaren 17an, Batxilergoko 2. E-ko bost ikasle (Andrea Carasa, Elena De Anabitarte, Alazne Odriozola, Andrea Santos eta María Calle) Leioako fakultatera joan ginen. Ekonomiako Olinpiadan parte hartzea zen gure asmoa. Bertatik-bertara sentitu genuen unibertsitatean egotea zer den, eta gozamen hanida izan zen. Primeran pasa genuen. Gainera, datorren urtean gure unibertsitatea izango dena bisitatzeko parada ere izan genuen. Etapa berria hastekotan da!




Arditurriko meategiei egin genien bisita, Oiartzunen hain zuzen

Joan den asteazkenean, apirilak 22, DBHko 4. A eta Bko eta Batxilergoko Latineko ikasleok Arditurriko meategiei egin genien bisita, Oiartzunen hain zuzen. Alde batetik, bertatik bertara ikusi nahi genituen injinerutza erromatarrak gure lurraldean utzitako seinaleak, eta, beste alde batetik, ikasi ere zergatik eta zein modutan ateratzen zuten zilarra gure mendietan. Bisita motza bezain interesgarria izan zen. Gainerako tartean Aiako Harrietako izadiaz eta bista paregabeaz gozatzeko parada izan genuen.




Zientzia martxan

Joan den aste lehen arratsaldean, martxoak 23, Fisikako 2. C eta 2. D gelako 45 ikaslek bisita bat egin zuten. CIC-Biomagune-ra joan ziren, Miramon teknologia-parkean kokatutako Biomaterialen ikerketarako zentrora alegia. Ohitura bilakatu den bisita horretan, esperimentu txikien langintza bertatik bertara ikusteko aukera izan genuen, baita horietan parte hartzekoa ere. Hainbat makina erabili genituen: erresonantzia magnetikoarekin lotua, nanopartikulekin lotua, e.a. Gainera, talde batek erradiokimika eta ziklotroi zentroan sartzeko parada izan zuen. Instalazio hauxe bezalakorik gutxi daude Europan, eta tankera honetako bakarra da Espainian.




Batxilergoko Sari Berezia

Joan den martxoaren 27an, Eusko Jaurlaritzaren Gasteizko egoitzan, 2013-14 ikasturteari dagokion Batxilergo sarien banaketa egin zen. Bere espediente bikaina zela medio, Paul Moro gure ikaslea izan zen 15 saridunetako bat. Paul Madrildik etorri zen saria jasotzera, egun, ingeniaritza aeronautikoa ikasten baitabil hiri hartan (bitxia bada ere, Paulen gela bereko 3 ikasle zeuden sarituen artean, eta, guztira, 9 donostiar ere bai). Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza sailburuordeak, Arantza Aurrekoetxea, eman zion diploma Pauli.

Sari horri esker, 3 asteko bidaia egin ahalko du Torontora (Kanada). Udan gauzatuko da bidaia. Sari-banaketan, Gasteizko Musika Eskolako 4 tronpa-jotzailek lagunduta, une hunkigarria gertatu zen: irakasleei euren lana eskertu zitzaien, batez ere, ikasleen talentua “azaleratzeagatik". Izan ere, irakasleona ez baita nolanahiko jarduna, posible baita etorkizuneko aurkitzaileen bidea sustatzen aritzea; eta posible baita aurkitzaile horiek aurrerapen galantak egitea, besteak beste, minbiziaren sendabidea eskuratzeko; elikadura, energia edo herrien arteko arazoak gutxitzeko.




Kirol-egun gogoangarria Anoetan

Beste urte batez, azaroaren 19an DBH zein Batxilergoko ikasle guztiek kirol jardunaldi ederraz gozatzeko aukera izan zuten Anoetako Belodromoan. Hasiera goizeko 9:15ean eman zitzaion, eta amaiera, berriz, 13:00etan dominen banaketarekin.


Lagunartea nagusi izan zen egun horretan; txiki zein handi, guztiak ahalegin betean aritu ziren euren gelentzat ahalik eta domina gehien eskuratzeko asmoz. Hori guztia kirol eremua etenik gabe girotu zuten animo eta txalo artean.
Bejondeizuela guztioi!

Elkarbizitza egunak MCM-n

Zoriontsu izateko nahitaezkoa da ilusioa, eta ilusioa izateko derrigorrezkoa da bizitza-proiektu bat izatea.

Aste honetan zehar, batxilergoko 2. mailako ikasleek bi eguneko bizikidetzak eduki dituzte. Bizikidetza hauek primerakoak dira bizitzan daramagun abiadura bizkorra eten eta hausnartu ahal izateko. Enpresek euren proiektuak planifikatzeko tartea hartzen baldin badute, zergatik ez dugu berdin jokatuko enpresarik garrantzitsuena den bizitzan?

Zenbait ekintzei esker: mintzaldiak, elkarrizketak, filmeak, otoitzak, erlaxazioak eta bizikidetza, gazteei proiektu hau diseinatzeko jarraibideak eskaini dizkiete; dimentsio espirituala eta kristaua oinarri hartuta, pertsona osatzen duten gainerako dimentsioetan molda daitezen."




Ikasturte hasierako irteera

Joan den urriaren 3an DBH eta Batxilergoko ikasle zein irakasleok urte hasierako txangoa egin genuen. Gure inguruko hainbat toki interesgarri bisitatu genituen, hala nola, Ekaingo kobazuloa (DBH1), Sara eta Zugarramurdiko kobazuloak (DBH2), Arantzazu (DBH 3), Iruñea (DBH 4), Bertiz (MCM 1) eta Irantzu-Eunate-Iruñea (MCM 2). Egun borobila izan zen; toki horietako bakoitzak duen interes berezia ederki barneratu eta gozatu genuen guztiok. Horrez gainera, lagunarte bikainean burutu zen egun hura SUMMA Aldapetako ikasle eta irakasleen arteko harremana sendotzeko lagungarri izan zen.




Bio-osasun arloko gure ikasleak Poliklinikan

Da Vinci izeneko robot kirurgikoa zauri txikiko ebakuntzak egiteko tresna da, zehastasun handikoa, eta batez ere aparatu urogenitalean erabiltzen dena.

Donostiako Poliklinikak asteartean, maiatzak 20, bere funtzionamendua ikustera eta azalpenak jasotzera gonbidatu zituen ikastetxeko ikasleak.



Jadanik ikasturtea bukatua izan arren, batxilergoko 1. eta 2. mailako 30 ikaslek eman zuten bisitarako izena, bio-osasun adarrekoak denak. Oso interesgarria izan zen.

Lehenik eta behin, robota egin zuen enpresako arduradun batek makina aurkeztu zuen. Horrela, bide eman zien Madina eta Azparren doktoreei da Vinci-ren interbentzio baten oinarriak azaldu eta bideoan erakusteko. Azkenik, ikasleek eurek izan zuten, Poliklinikaren atondoan kokatutako kontsola baten bidez, robota maneiatzeko aukera

Parísera bidaia

Ikasturte honetan ere, MCMko 2. mailako irakasleek eta ikasleek Parisera egindako ikasturte-amaierako bidaiarekin gozatu ahal izan dugu. 13 irakasle aritu dira 151 ikasleri euren laguntza eta gidaritza ematen, baita artearekiko eta arkitekturarekiko pasioa helarazten ere. 151 ikasle; kopuru handia benetan aurreko bidaiekin alderatuz gero. Hori dela eta, moldaketaren bat egin behar izan da bidaiaren planean, eta modu arin eta arazorik gabean gauzatu da.

Dudarik gabe, urtez urte abentura txiki honek oroitzapen ederrak txertatzen ditu ikasleengan. Izan ere, behin ikastetxetik kanpo, egun hauek gogoan izaten eta sare sozialetan ikasle eta irakasleekin izandako tratu atsegina aipatzen jarraitzen baitute. Gainera, dispositibo digital berriei esker, familiei, ikasle ohiei eta gainontzeko lagunei luzatzen zaie gurekin bizipen zoragarri hau partekatzeko aukera.


Bidaia ederra izan da. Eguraldi ezinhobea izan genuen eta arazorik batere ez. Baina, oroz gain, hauxe azpimarratu nahi genuke: gizalegea, errespetua, puntualitatea, eta umore eta aldarte onaren jabe den gazte-taldearen parte izateak dakarren satisfazioa eta harrotasuna. Bidaia plazerra bihurtzen duena, hain zuzen.

Ekintza: MYSTERY SKYPE CALL

Garapena: Bi ikastetxe edo erakundetako bi irakasle ados jartzen dira: skype bidezko dei bat egingo diote elkarri ordu jakin batean. Abian da jokoa. Munduko zein lekutik ari diren jakin behar dute euren ikasleek, eta Yes/no galderei esker egin ahal dute soilik. Gainera, ikasleek google maps-a balia dezakete “aurkaria” lokalizatzeko.


Ostiralean, abenduak 13, saio bat egin zen 12:15ean. Batetik, 2. Batxilergoko ikasleek hartu zuten parte; bestetik, Bedford hiri ingeleseko college (politekniko) bateko ikasleak. http://www.bedford.ac.uk/
Oso interesgarria izan da eta, era berean, oso dibertigarria.

Chicago comes to the school

On Friday 29th of November, students from the last year went to the meeting room of the school to listen to a speech about Chicago. The talk was given by a native man of the also nicknamed as the “Chi-town”, “The Windy City” or “Second City”, called John. He mentioned a wide range of features of the city such as that it is generally known by its skyscrapers (after New York), its flag and the reason why it is that way (two blue horizontal lines representing the two branches of the Chicago River and the meaning of each of its four stars), the great importance that it has for the cinema and the multiple excellent architectural works that are located throughout it. A reference to the history and its relation with the origin of the afrikan-american folk music genre “blues” was given in the last part of the presentation and to end up with, the American sang a typical children’s song that explains how the fire that destroyed almost the entire Chicago began.





Atletismo festa handia Anoetako Belodromoan

Joan den azaoraren 20an atletismo festa bikainaz gozatzeko aukera izan zuten DBHko eta Batxilergoko ikasle guztiek Anoetako Belodromoan egin zen kirol jardunaldian. Bi etapa hauetako ikasle guztiek parte hartze zuzena izan zuten egun horretan, goiz partean. Altuera jauzian, pisu jaurtiketan, luzeera jauzian, haibat motatako lasterketetan,... aritu ziren gogatsu, beterik zeuden harmailetatik etengabeko animoak jasotzen zituzten bitartean. Errekorrak ere hautsi ziren. Emakumezkoetan 60 metrotan eta 1000 metrotan 1. batxilergoko Sandra Enjutok, 500 metrotan DBH 1eko Maria Espinosak, eta pisu jaurtiketan DBH 3ko Alazne Larreak; gizonezkoetan, berriz, DBH 3ko Tane Arocenak 60 metroko hesi lasterketan, Adrián Rocandiok 500 metrotan, eta Antxon Graceneak pisu jaurtiketan.

Taldekako sailkapenean puntu gehien lortu zituztenak hauexek izan ziren: DBHtik 4C eta Batxilergotik 1B. Animazio sari berezia DBH2Ak lortu zuen.
Zorionak guztioi!
Anoetako atletismo txapelketako irabazleak 2013