ISS-rekin kontaktua primeran atera da!

Berehala ekitaldiaren bideo osoa prest egongo da.

¡PARTEKATU!

Estazio Espazialaren proiektua

Agentzia espazialek asmo berezia dute Nazioarteko Estazio Espazialean (ISS) daramaten bizimodua eta lana gazteei helarazteko. Hori dela eta, ARISS (Amateur Radio in the International Space Station) erakundearen bidez, aukera ematen diete mundu osoko ikasleei, ISSa euren herrialdetik igarotzen ari den unean, astronautekin elkarrizketa izan dezaten.

Dagokion eskaera egiteaz gain, hautagai diren ikastetxeek hezkuntza proiektu bat aurkeztu behar dute. Proiektuak diziplina anitzen artekoa behar du izan, eta ikasleek, eskola eta tailer ugariren bitartez, zientziarekin eta teknologiarekin lotutako ikasgaiak landuko dituztela bermatu ere bai.

Bi urte iraun du aukeraketa zorrotzak, baina azkenik Summa Aldapeta hautatu dute 2017ko abenduan ISSko astronautekin zuzenean konektatzeko.

Proiektua | Jarduerak

Begira itzazu sail honetan azken bi urteetan proiektuaren baitan gauzatu diren jarduerak.

ISS Proiektua

Agustín Capellánen eskutitza, non proiektuaren nondik norakoak azaltzen baitituen.

ISSri luzatutako galderak

Sakatu izenburuari eta ikusi ikasleek zer 20 galdera egingo dizkioten Estazio Espazialeko astronauta bati.

Bidaia luzea espaziorantz

Aranzadik hitzaldia emango die parte-hartzaileei astronomiaren eta astronautikaren mugarriei buruz.

Proiektuaren koordinazioa

Ingeleseko eta Natur Zientzietako departamentuek banatu eta koordinatu dituzte proiektuaren jarduerak.

Ezkutua eta QSL

Kontaktuaren oroigarria den ezkutua plastikako ikasgaian egin dute ikasleek. Sakatu hemen xehetasun gehiago ikusteko.

Posterrak

Posterrak Ingeleseko ikasgaian sortu zituzten. Sakatu hemen xehetasun gehiago ikusteko.

Irrati tailerrak

Maiatzean zehar, bi tailer egin ganituen, Donostiako irratizaleek koordinatuak eta zuzenduak biak ala biak.

Ekipamendua jartzea

Azken hilabete hauetan, ARISS erakundearen protokolo zorrotza jarraituz, konexioa gauzatzeko beharrezko ekipamendu osoa jarri dugu.

Maketak egin

Ekimen honen baitako jarduera anitzen artean, dibertigarrienetakoa maketak egitea izan da.

Zientziaren astea

Duela gutxi UPV/EHUk antolatzen duen "Zientzia Astea" (Zientziaren, Teknologiaren eta Berrikuntzaren Astea) ekitaldira joan ginen bisitan.

ISS | Tour Birtuala

Ezagutu Nazioarteko Estazio Espaziala (ISS) barrutik. Dokumentuak eta bideoak (ingelesez) dituzu eskura haren berri jakiteko.

ISS | Oraingo kokapena

Nazioarteko estazio espaziala 400 kilometroko altueran dabil hegan, grabitatea gainditzen duen abiaduran. 90 minutu besterik ez ditu behar Lurrari 28.800 km/h-ko abiaduran bira emateko. Ondorioz, bertan bizi eta lan egiten duten astronautek 16na egunsenti eta ilunabar ikusten dituzte 24 orduren bueltan. Jarraian ikus dezakezu non dagoen une honetan Estazio Espaziala.

Babesleak | Eskertza

Erakunde hauei ere eskerrik beroenak