logo

"Curriculum" funtzional honen helburu orokorra hauxe da, hala nola, ikasleak ahalik eta ongien prestatzea gizartean eta lan munduan integraziorik onena lor dezaten.

Honenbestez, ikasketa baliagarri eta integratzaileagoa bultzatuko du, eduki funtzionalak uztartuz, lanerako eta heldu-aroko bizitzarako prestakuntza suspertzen duten gaitasunak ikasleei eskura jartzeko.

CURRICULUMAREN EZAUGARRIAK

Beharrizan funtzional eta adierazkorretarako egokia izatea.

Adin kronologikorako egokia izatea.

Ikasle bakoitzarentzat moldatua egotea, partaidetza osoa edo partzialarekin eta beharrezko laguntzekin.

Funtsezko trebetasunen garapena proposatu behar du, ez bakoitza bere aldetik hartuta, denak osotasunean baizik.

Ohiko ikasleekin gertatzen diren egoera normalizatuetan izandako elkarreraginean oinarrituta egon behar du.

Ikaslearen eta bere eskola, familia eta gizarte ingurunearen ebaluaziotik hasitakoa izan behar du.

Beren berezitasun eta ezaugarriei begira, gaitasun horien eskurapenak honako oinarri hauek eduki behar ditu:

1. Ikasleen burujabetasuna garatu alderdi pertsonal, sozial eta harremanetakoetan.

2. Ikasketak garatu manipulazio, hizketa eta matematika arloetan.

3. Pertsonen arteko harremanetakooreka pertsonal eta afektiboa garatzea ekintza adierazkorretan.

GARAPEN ESPARRUAK

1. Gizataldea.

2. Aisialdi denbora.

3. Etxeko giroa.

4. Lan giroa.

5. Eskola giroa.

IRIZPIDE METODOLOGIKOAK

Jardueren gauzaketaren bidezko ikasketa

Helburu zehatzekin harremana duten jarduera gauzatzea.

Berezko zentzua duten lan jardueren gauzatzea.

Eguneroko egoera eta bizipenen simulazioa.

Ingurunea baliabide didaktiko bezala.

Lan egoeren simulazioa: lan taldeak, talde ekoizleak,..

EBALUAZIOA

Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzak eskaintzen digun marko berrian ebaluazioak erantzuten die etapako helburu nagusietan adierazitako gaitasunei. Honek esan nahi du ez ditugula errendimenduak ebaluatuko, aro jakin baterako markatutako helburuekiko ikasle bakoitzak lortutako garapen maila baizik.


Ebaluazioa jarraitua eta integratzailea izango da; bertan fase ezberdinak bereiz ditzakegu:

1. Hasirako ebaluazioa.

2. Ebaluazio hezitzailea.

3. Azken ebaluazioa.

Ebaluazioa, gazteak lanari ekiten dionean dauzkan premia eta gaitasun errealetatik abiatuko da.

Gaztearen gaitasunak jasoko dira, ez bere ezintasunak edo trebetasun ezak.

Orientatu egin behar du, gaztearen ondorengo garapena erraztu, bai lan bizitzari begira eta baita bere autonomi pertsonal eta sozialari begira ere.

Bakoitzaren jarrera, gaitasuna eta ezaugarriak kontutan hartuko dira.